Gipuzkoako material arkeologikoaren edota paleontologikoaren lekualdaketa (erakusketetarako edota analisitarako)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Prozedura honen helburua da Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpena Gordailuak nola egingo den finkatzea da, bai eta ebazpen horretan aurreikusitako baldintzak eta epeak azaltzea ere. Gainera, materiala ateratzeko eta itzultzeko egin beharreko izapideak eta urratsak zerrendatzen dira.


Nork tramitatzen du

  • KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
  • Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Gordailua eta Museoen Zerbitzua

Harremana

Aurrez aurre, Gordailuko ordutegia: 8:30 – 15:00

Telefonoz: informazio gehiago eska daiteke telefono honetara deituz: 943415178 - 943415176

 Posta elektronikoez : gordailua@gipuzkoa.eus; ssanjose@gipuzkoa.eus


Nori zuzenduta

Eusko Jaurlaritzak baimendutako lekualdatze-ebazpenaren pertsona onuradun titularrak.


Baldintzak

 

Lekualdaketa onartzen duen Eusko Jaurlaritzaren ebazpenak ezartzen dituen baldintzak eta epeak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Formularioa


Aurkeztu beharreko agiriak

Ez da behar


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/
  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/inicio

  • Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

    • Ziurtagiria eta B@KQ

    Tramitazio elektronikorako oharrak

  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/
  • https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/inicio

  • Zuzeneko arretarako bulegoak

    Pertsona fisikoak bakarrik

    Arreta Zerbitzua

    Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.

    Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.

     Telefonoa: 943 11 21 11



    TRAMITAZIOA


    Eskaera moduak

    • Internet
    • Presentziala

    ARAUDIA


    • 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.
    • 341/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzkoa.
    • AGINDUA, 2014ko abenduaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkitu diren eta arkeologia edo paleontologiarako interesgarriak diren ondasunak gordetzeko Gipuzkoako kultur ondare higigarriaren Zentroa (Gordailua) gordailu zentroa izendatzeko dena.


    INFORMAZIO OSAGARRIA


    Oharrak

    Eusko Jaurlaritzak ebazpena emango du lekualdatzea onartzeko edo ukatzeko, eta bertan ezarriko dira baldintzak eta epeak. Kopia bat bidaliko die eskatzaileari eta Gordailuari.

    Irteera

    -          Eskatzaileak eta Gordailuko arkeologia arloko teknikariek irteera eguna eta ordua adostuko dituzte.

    -          Eskatzaileak aurrez aurre edo posta elektronikoz entregatuko du aseguru-poliza.

    -          Arkeologia arloko teknikariak "material arkeologikoaren eta/edo paleontologikoaren irteeraren egiaztagiria" egingo du, eta, hala badagokio, "ibiltaritza txostena".

    -          Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, bi alderdiek agiri hori sinatuko dute.

    -          Atera beharreko piezak prestatu ondoren, Gordailuko arduradunak "material arkeologikoaren eta/edo paleontologikoaren irteera akta" sinatuko du, eta eskatzaileari eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaie.

    -          Lekualdatzeak irauten duen bitartean, aldizkako ikuskapenak egin ahal izango dira, ondasunen kontserbazio egoera egiaztatzeko.

     

    Itzulketa

    -          Materiala itzultzeko eguna eta ordua adostuko dira.

    -          Arkeologia arloko teknikariak "material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa itzuli izanaren egiaztagiria" egingo du, eta, hala badagokio, "ibiltaritza txostena", zaharberritze arkeologikoari buruzkoa.

    -          Piezak Gordailura eramango dira irteerako prozeduraren baldintza berberetan, eta arkeologia arloko teknikariak kontserbazio egoera aztertuko du.

    -          Kontserbazio arazoren bat egonez gero, arkeologia arloko teknikariak beharrezko neurriak hartuko ditu (zaharberritze arloko eta/edo aseguruko langileei jakinaraztea, eta haiekin adostea nola konpondu).

    -          Dena ondo dagoenean, Gordailuko arduradunak sinatuko du "material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa itzultzeko akta".

    -          "Material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa itzultzeko akta" eskatzaileari eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaie.


    Informazio osagarria

    Eskaera urte osoan zehar egin daiteke, Eusko Jaurlaritzako ebazpenen bakoitzean aipatzen diren epeak errespetatuz.