Gipuzkoako material arkeologikoaren edota paleontologikoaren lekualdaketa (erakusketetarako edota analisitarako)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Prozedura honen helburua da Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren ebazpena Gordailuak nola egingo den finkatzea da, bai eta ebazpen horretan aurreikusitako baldintzak eta epeak azaltzea ere. Gainera, materiala ateratzeko eta itzultzeko egin beharreko izapideak eta urratsak zerrendatzen dira.
Nork tramitatzen du
- KULTURA, LANKIDETZA, GAZTERIA ETA KIROL DEPARTAMENTUA
- Kultura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Ondare Historiko-Artistikoko, Bildumetako eta Museoetako Zerbitzua
Harremana
Aurrez aurre, Gordailuko ordutegia: 8:30 – 15:00
Telefonoz: informazio gehiago eska daiteke telefono honetara deituz: 943 415 178 - 943 415 176
Posta elektronikoez: gordailua@gipuzkoa.eus; ssanjose@gipuzkoa.eus
Nori zuzenduta
Eusko Jaurlaritzak baimendutako lekualdatze-ebazpenaren pertsona onuradun titularrak.
Baldintzak
Lekualdaketa onartzen duen Eusko Jaurlaritzaren ebazpenak ezartzen dituen baldintzak eta epeak.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Formularioa
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
https://egoitza.gipuzkoa.eus
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
Pertsona fisikoak bakarrik
Arreta Zerbitzua
Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa plaza z.g., 20004 Donostia.
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera, 08:30-18:30. Ostiraletan, 8:30-14:30. Abuztuan, astelehenetik ostiralera, 08:30-14:30.
Telefonoa: 943 11 21 11
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
ARAUDIA
- 6/2019 LEGEA, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondarearena.
- 341/1999 DEKRETUA, urriaren 5ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko esparruan aurkitutako interes arkeologikoa edo paleontologikoa duten ondasunak garraiatu, entregatu eta gordailuan uzteko baldintzei buruzkoa.
- AGINDUA, 2014ko abenduaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurkitu diren eta arkeologia edo paleontologiarako interesgarriak diren ondasunak gordetzeko Gipuzkoako kultur ondare higigarriaren Zentroa (Gordailua) gordailu zentroa izendatzeko dena.
|
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Eusko Jaurlaritzak ebazpena emango du lekualdatzea onartzeko edo ukatzeko, eta bertan ezarriko dira baldintzak eta epeak. Kopia bat bidaliko die eskatzaileari eta Gordailuari.
Irteera
- Eskatzaileak eta Gordailuko arkeologia arloko teknikariek irteera eguna eta ordua adostuko dituzte.
- Eskatzaileak aurrez aurre edo posta elektronikoz entregatuko du aseguru-poliza.
- Arkeologia arloko teknikariak "material arkeologikoaren eta/edo paleontologikoaren irteeraren egiaztagiria" egingo du, eta, hala badagokio, "ibiltaritza txostena".
- Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, bi alderdiek agiri hori sinatuko dute.
- Atera beharreko piezak prestatu ondoren, Gordailuko arduradunak "material arkeologikoaren eta/edo paleontologikoaren irteera akta" sinatuko du, eta eskatzaileari eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaie.
- Lekualdatzeak irauten duen bitartean, aldizkako ikuskapenak egin ahal izango dira, ondasunen kontserbazio egoera egiaztatzeko.
Itzulketa
- Materiala itzultzeko eguna eta ordua adostuko dira.
- Arkeologia arloko teknikariak "material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa itzuli izanaren egiaztagiria" egingo du, eta, hala badagokio, "ibiltaritza txostena", zaharberritze arkeologikoari buruzkoa.
- Piezak Gordailura eramango dira irteerako prozeduraren baldintza berberetan, eta arkeologia arloko teknikariak kontserbazio egoera aztertuko du.
- Kontserbazio arazoren bat egonez gero, arkeologia arloko teknikariak beharrezko neurriak hartuko ditu (zaharberritze arloko eta/edo aseguruko langileei jakinaraztea, eta haiekin adostea nola konpondu).
- Dena ondo dagoenean, Gordailuko arduradunak sinatuko du "material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa itzultzeko akta".
- "Material arkeologikoa eta/edo paleontologikoa itzultzeko akta" eskatzaileari eta Eusko Jaurlaritzari bidaliko zaie.
Informazio osagarria
Eskaera urte osoan zehar egin daiteke, Eusko Jaurlaritzako ebazpenen bakoitzean aipatzen diren epeak errespetatuz.