Euskal Autonomia Erkidegoko aldi baterako ehizako lizentzia lortzeko eskaera

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Salbuespen gisa, aldi baterako ehizako lizentziak ematea beste autonomia-erkidego batzuetan edo atzerrian bizi direnei, Euskal Autonomia Erkidegoko ehizako lizentzia ez badute.


Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
  • Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua

Nori zuzenduta

14 urtetik gorako pertsonak.


Baldintzak

1- Kasu hauetakoren batean egotea:

a) Ehiza-lehiaketa ofizialetan parte hartu behar dutenak.

b) Hil gabeko ehiza-ibilbideetan, hegazti harrapari bidezko ehiza-erakustaldietan edo ehiza-jarduerak egiteko eremuetan egiten diren antzeko jardueretan parte hartu nahi dutenak.

c) Behar bezala baimendutako ehizaldietan puntualki parte hartuko dutenak.

2.– Aldi baterako ehiza-baimena eskuratu nahi dutenek honako hauek bete beharko dituzte:

a) Beren nortasuna egiaztatu.

b) Bizi diren tokian emandako ehiza-baimena eduki, egin nahi duten ehiza-jarduerarako gaitzen dituena.

c) Adierazpen bat sinatu, ehizatzeko gaitasunik gabe utzita ez daudela eta ehizaren arloko ordaindu gabeko zehapen irmorik ez dutela dioena.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaera orria


Aurkeztu beharreko agiriak

1. NA, pasaportea edo gida baimena

  • Europako Batasuneko estatu kideetako herritarrak: pasaportea edo beren jatorrizko estatuan onartuta dagoen identifikazio agiria.
  • Europako Batasunaz kanpoko herritarrak: pasaportea.

2- Bizi diren tokian emandako ehiza-baimena eduki, egin nahi duten ehiza-jarduerarako gaitzen dituena.

3- Adierazpen bat sinatuta, ehizatzeko gaitasunik gabe utzita ez daudela eta ehizaren arloko ordaindu gabeko zehapen irmorik ez dutela dioena.

4- Ehiztaria 160/2014 Dekretuaren 8.1) artikuluan jasotako kasuren batean dagoela egiaztatzen duen agiria.

Agiri guztiek jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izan behar dute.

Sinadura elektroniko aurreratuarekin bidalitako dokumentuen kopia digitalak originalaren hitzez hitzeko kopiatzak hartuko dira.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

ARAUDIA




INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

 – Aldi baterako baimenaren balioa, gehienez ere, ondoz ondoko hamabost egun naturalekoa izango da.

– Pertsona bakoitzak, gehienez ere, aldi baterako bi baimen eskuratu ahal izango ditu ehiza-denboraldi bakoitzean.

– Aldi baterako ehiza-baimenak ez du ematen Euskal Autonomia Erkidegoko ehiza-baimena eskuratzeko eskubiderik.