Helburua
Helburua industria produktuen segurtasuna ebaluatzeko proiektuen garapena bultzatzea da.
Laguntzak gailu industrialak garatzen eta/edo diseinatzen dituzten enpresentzat dira, diseinutik abiatuta zibersegurtasuna ezar dezaten sustatzeko eta produktuen segurtasuna laborategi industrialetan probatzeko/testatzeko aukera beren eskura jartzeko.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria
Ordezkaritza: Eskaera berriak aurkezteko, derrigorrezkoa da baliozko ordezkaritza edukitzea, legezko ordezkaritza edo ordezkaritza korporatiboa eskatuko da. Horretarako, erakundearen ordezkaritza-ziurtagiriak (legezko ordezkaritza) edo GFA baliozkotzen dituen bitartekoak (eskabideetarako ordezkaritza korporatiboa) erabil daitezke: Ordezkaritza - Egoitza elektronikoa - Gipuzkoako Foru Aldundia
Luzapenak: ez da onartuko diruz lagundutako ekintzak gauzatzeko luzapenik, non eta ez diren behar bezala justifikatzen ezarritako epeak betetzea eragozten duten arrazoi teknikoengatik edo kontratazio-arrazoiengatik. Kasu horietan, eskaera arrazoitua aurkeztu beharko da.