Unibertsitateko eta lanbide heziketako praktikak Foru Aldundian

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Helburua ikasleen prestakuntza integralean laguntzea da, bai unibertsitatean bai lanbide heziketan, lanbide errealitatera hurbilduko duten praktika akademiko arautuak egin ahal izateko, laneratzea errazte aldera.


Nork tramitatzen du

  • GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Funtzio Publikoko Zerbitzua

Harremana

praktikakGFA@gipuzkoa.eus

943 113 122


Nori zuzenduta

Unibertsitateak eta Lanbide Heziketako hezkuntza zentroak.


Baldintzak

Unibertsitateak edo Lanbide heziketako ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundian praktikak egingo dituzten ikasleak hautatuko ditu eta  bermatuko du euskaraz praktika akademikoak egiteko behar adina ezagutza dutela.


Zenbatekoa

  • Praktikak egiten dituzten ikasleei Gipuzkoako Foru Aldundiak ikasketetarako laguntza bat ordainduko die hilero, praktika akademikoak egiteagatik sortzen zaizkien gastuak konpentsatzeko.
  • Laguntza hau hileko 300 eurokoa izango da.
  • Berriz, % 33 edo gehiagoko desgaitasunen bat duten ikasleentzat, hileko 350 eurokoa izango da.
  • Gehieneko zenbatekoa ordainduko da eguneko ordutegia zazpi ordukoa bada, astelehenetik ostiralera, asteburuak eta jai egunak izan ezik.
  • Hala ez bada, kalkulu proportzionala egingo da.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

  • Unibertsitateak edo Prestakuntza Zentroak berariazko inprimaki elektronikoaren bidez eskatuko dute praktikak egitea. Inprimaki horretan, dagokion prestakuntza-proiektuari, hezkuntza-helburuei eta ikasleak garatu beharreko jarduerei buruzko informazioa jaso beharko da.
  • Praktikak hasteko proposatutako eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu beharko da eskaera.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Praktikaren xede den titulazioari dagokion ikasturteko egutegi espezifikoa.

Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera online aurkeztu behar da: 

Bete beharreko datuak eredu honetan kontsulta ditzakezu: 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Honen bidez jakinarazten da

  • Komunikazio elektronikoa


ARAUDIA