Helburua
Nekazaritza lurretan sastrakak, sasiak edo mozketa ondoko zaborrak kontrolpean erretzeko baimenak emateko eskaera
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Landa lurren titularrak
Baldintzak
Erreketarako baldintzak:
a) Egunero, erreketa hasi baino lehen, 943 42 03 26 telefonora deitu behar da baimenaren zenbakia jakinarazteko. Deitutakoan, gerta daiteke erreketa debekatzea edo atzeratzea baldintza atmosferiko onak izan arte.
b) Erabat debekatuta dago erreketa egitea haize handiko egunetan, bereziki hego haizea dabilenean (indar gutxikoa dela iruditu arren), eta beti egun fresko eta baretuetan egin behar da. Ondorengo orduetarako eguraldiaren iragarpena kontsultatzea gomendatzen da.
c) Erreketa egitean, sua goiz partean piztuko da eguerdiko ordu bata bitartean, eta zaintzen jarraitu behar da, bertatik alde egin gabe eta sua erabat itzali arte, bermatuz erabat itzalita dagoela eguzkia sartu baino bi ordu lehenago.
d) Debekatuta dago igande eta jaiegunetan sua egitea.
e) Landaretza dagoen aldean (zuhaitzak, sastrakak nahiz larreak izan) su ebakiak ireki behar dira, landaretza guztia soilduz.
f) Debekatuta dago makinaz bildutako mozketa hondarrak erretzea.
g) 46/2001 Dekretuak, martxoaren 13koak, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketa arautzen duenak, xedatutakoaren arabera, debekatuta dago pneumatikoak erabiltzea erreketetan sua pizteko.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Ez du aplikatzen
Aurkeztu beharreko agiriak
Ez du aplikatzen
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?idioma=E&app=ERREK |
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Tramitazio elektronikorako oharrak
Ez du aplikatzen
Bestelako tramitazio bideak
Eremuko basozainari deitu telefonoz, eskaera in situ tramitatu dezan horretarako duen gailu digitalaren bidez.
Mozketa egingo den lursaila kokatuta dagoen udalerriaren arabera, dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegora joan.
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak (https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/landaeremua/harremanetarako)
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Baimena, oro har, lurra ikuskatu eta berehala ematen da. Arazoa izan dezaketen kasuetan, ebazpena zerbait atzera daiteke, harik eta teknikari eskudunak erreketa baimentzen duen arte
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
• 43/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, mendiei buruzkoa.
(https://www.boe.es/eli/es/l/2003/11/21/43)
• 21/2015 Legea, uztailaren 20koa, aurreko legea aldatzen duena.
(https://www.boe.es/boe/dias/2015/07/21/pdfs/BOE-A-2015-8146.pdf)
• 7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako mendiei buruzkoa; 84. artikuluan erreketa baimenak arautzen dira.
(http://www7.gipuzkoa.net/ogasuna/normativa/docs/0000785e.pdf).
Oharrak
Erreketarako baldintzak:
a) Egunero, erreketa hasi baino lehen, 943 42 03 26 telefonora deitu behar da baimenaren zenbakia jakinarazteko. Deitutakoan, gerta daiteke erreketa debekatzea edo atzeratzea baldintza atmosferiko onak izan arte.
b) Erabat debekatuta dago erreketa egitea haize handiko egunetan, bereziki hego haizea dabilenean (indar gutxikoa dela iruditu arren), eta beti egun fresko eta baretuetan egin behar da. Ondorengo orduetarako eguraldiaren iragarpena kontsultatzea gomendatzen da.
c) Erreketa egitean, sua goiz partean piztuko da eguerdiko ordu bata bitartean, eta zaintzen jarraitu behar da, bertatik alde egin gabe eta sua erabat itzali arte, bermatuz erabat itzalita dagoela eguzkia sartu baino bi ordu lehenago.
d) Debekatuta dago igande eta jaiegunetan sua egitea.
e) Landaretza dagoen aldean (zuhaitzak, sastrakak nahiz larreak izan) su ebakiak ireki behar dira, landaretza guztia soilduz.
f) Debekatuta dago makinaz bildutako mozketa hondarrak erretzea.
g) 46/2001 Dekretuak, martxoaren 13koak, Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen ez diren pneumatikoen kudeaketa arautzen duenak, xedatutakoaren arabera, debekatuta dago pneumatikoak erabiltzea erreketetan sua pizteko.
Informazio osagarria
OHARRAK
1. Larrialdietarako telefonoa: SOS Deiak 112
2. Axolagabekeriaz jarduteagatik edo baso suteei buruzko arautegian ezarritako baldintzak ez betetzeagatik suteren bat gertatzen bada, horren erantzulea erreketa baimenaren titularra izango da. Beraz, erantzulearen kontura izango dira sua itzaltzeko lanen gastuak eta dagozkion kalte-ordainak, halakorik egonez gero.