Helburua
Beste ibilgailu batzuk atxikitzea lehendik eskuratuta dagoen salgaien garraioko MDP baimenari.
Nork tramitatzen du
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
.- Egiaztatu beharko da enpresak gaitasun ekonomiko nahikoa duela atxikipen berriaren ondoriozko ibilgailu kopuruari dagokionez:
.- Ibilgailuek ondorengo betekizunak bete behar dituzte:
1.- Ibilgailua –berezko trakzioduna eta Espainian matrikulatua– eduki behar da nahiz jabetzan, nahiz finantza errentamenduan nahiz errentamendu arruntean (2.000 kgs baino gehiago BGM duena).
2.- Ibilgailua(k) JEZean alta emanda egotearen agiria (840): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasaren ordainketa (24,27€ ibilgailuko). Eskatu ordainketa gutuna
- Ibilgailuen zirkulazio baimena(k).
- Ibilgailuen fitxa tekniko osoa(k).
- Errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.
- Gaitasun ekonomikoa: garraio administrazioaren datu basean jasota dagoen ekonomia-gaitasuna nahikoa ez den kasuetan bakarrik egiaztatu beharko da.
(*) Beste baimen bati atxikitako ibilgailu guztiak eskualdatuz gero: ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia, datu hauek jasota: enpresa saltzailea, enpresa eroslea, eskualdatzen diren ibilgailuak eta baimenak, eta horiei uko egin izana (19,50€ ibilgailuko). IBILGAILUAK ESKUALDATU
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaOharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2023, 2025, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0) Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: