Baimenak 03 - MDP - Salgaien garraio publikorako baimen berria (BGM >3.500kg)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Baimen honek ahalbidetzen du besteren kontura, diru-ordain bat jasoz, Estatu barruan ibilgailu astunekin nahiz arinekin garraiatze-lanak egitea.

MDP motako baimenek ibilgailu astunekin garraiatzea ahalbidetzen dute (3.500 kilo baino gehiagoko BGM).


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana


Helbide elektronikoa:

garraiobaimenak@gipuzkoa.eus


Harremanetarako telefonoa:

943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.

.- Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea. Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko herrialderen batekoa izatea, edo atzerritartasun-araubideko baimena izatea garraiolari-jarduerarako.

.- Pertsona juridikoetan, nortasun juridiko propioa eta independentea izan behar du, irabazi-asmoarekin jardun behar du eta garraio publikoak bere helburu sozialaren parte izan behar du.

.- Baliabide hauek dituela frogatzea: bitarteko informatikoak, posta elektronikoa, eta sinadura elektronikoa, ziurtapen zerbitzuen emaile baimendu batek emana..- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

.- Gutxienez ibilgailu bat izatea jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean, trakzio propioa duena eta Espainian matrikulatua dagoena.

.- Lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.

- Zerga betebeharrak beteta izatea.

1. Enpresa BEZean alta emanda egon behar du (036): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera.

2. Ibilgailua JEZean alta egon behar du (840): “salgaiak errepidez jarraiatzeko” jarduera

.- Garraio jarduera egingo den egoitza bat edukitzea.

.- Gaitasun profesionalaren baldintza betetzea.

.- Gaitasun ekonomikoa:

                                    Lehenengo ibilgailuarengatik: 9.000€

                                    Hurrengo ibilgailuengatik 2, 3, 4…:

                                                           <2.500 Kg BGM – 0€

                                                            2.500 Kg  eta 3.500 Kg arteko BGM – 900€ IBILGAILUKO

                                                           >3.500 Kg BGM – 5.000€ IBILGAILUKO 



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Aurkeztu beharreko agiriak:

.- Tasa ibilgailuko: 24,27€. Eskatu ordainketa gutuna: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT3

 .-Esteka honetan aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda dago. MDP - DOKUMENTAZIOA ELEBITAN 

 Ereduak:

.- Baimenaren titularraren zinpeko aitorpena, ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa badituela adierazten duena. EMAIL ZINPEKO AITORPENA 

.- Gaitasun-agiridunaren/garraio kudeatzailearen zinpeko aitorpena, posta elektronikoa baduela adierazten duena. GARRAIO KUDEATZAILEA - POSTA ELEKTRONIKOA 

.- Baimenaren titularraren adierazpena zeinean enpresaren jarduera profesionalaren egoitza adierazten den. JARDUERAREN EGOITZA AITORPEN

.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.

.- Ibilgailuaren fitxa tekniko osoa.

.- Ibilgailua alokatutakoa bada, errentamendu kontratua.


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa: 

Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica

 Argibideak 


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA


  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE 


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2023, 2025, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0) Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.


Informazio osagarria

Baimenen egoeraren kontsulta:

https://www.transportes.gob.es/transporte-terrestre/servicios-al-transportista/consulta-al-registro-de-empresas-y-actividades-de-transporte