- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 01 - MDL - Merkantzia ibilgailu arinentzako baimen berria (GMB>2000≤3500 KG)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Baimen honek ahalbidetzen du besteren kontura, diru-ordain bat jasoz, Estatu barruan ibilgailu superarinetan garraiatze-lanak egitea.
MDL motako baimenekin ibilgailu superarinekin baino ezin da garraiorik egin (2.000 kg baino gehiago eta 3.500 kg bitarteko BGM).
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
.- Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea. Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko herrialderen batekoa izatea, edo atzerritartasun-araubideko baimena izatea garraiolari-jarduerarako.
.- Pertsona juridikoetan, gizarte-xedeak errepidean merkantzien garraioa jaso behar du.
.- Baliabide hauek dituela frogatzea: bitarteko informatikoak, posta elektronikoa, eta sinadura elektronikoa, ziurtapen zerbitzuen emaile baimendu batek emana.
.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
.- Gutxienez ibilgailu bat izatea jabetzan, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean, trakzio propioa duena eta Espainian matrikulatua dagoena.
.- Lanaren eta gizarte-segurantzaren arloko betebeharrak betetzea.
.-Zerga betebeharrak beteta izatea:
1. Enpresa BEZean alta emanda egotea (036): "salgaiak errepidez garraiatzeko" jarduera.
2. Ibilgailua JEZean alta emanda egotea (840): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
- Tasaren ordainketa (24,76€). Eskatu ordainketa gutuna: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT3
- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
- Ibilgailuaren fitxa tekniko osoa.
- Ibilgailua alokatutakoa bada, errentamendu-kontratua.
- Ekipamendu informatikoa eta posta elektronikoa izateari buruzko zinpeko aitorpena. EMAIL ZINPEKO AITORPENA
- Baimenaren titularraren izenean edo, hala badagokio, baimenaren titular den enpresaren ahaldunaren izenean emandako sinadura elektronikoaren kopia, eta haren baliozkotasun-ziurtagiria.
PERTSONA FISIKOA IZANEZ GERO, HORIETAZ GAIN HAUEK:
- Baimenaren titularraren identifikazio agiria (NAN, AIZ, iraupen luzeko egoitza baimena edo aldi baterakoa, lanerako baimena ematen duena).
- Titularra Gizarte Segurantzako Autonomoen Erregimenean ("salgaiak errepidez garraiatzeko" jardueran) alta emanda egotearen agiria.
PERTSONA JURIDIKOA IZANEZ GERO, HORRETAZ GAIN:
- IFK.
- Eraketa-eskriturak, behar bezala erregistratuta.
- Enpresa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean alta emanda egotearen agiria; alta autonomoen erregimenean egiten bada bazkideren baten bidez, bazkideen liburua eta bazkideen Gizarte Segurantzako altaren egiaztagiria.
NAZIOARTEKO MDL EGINEZ GERO (MMA>2,5 TONA), HORRETAZ GAIN:
Nazioarteko MDL dokumentazioa: NAZIOARTEKO MDL ELEBIDUNA. Baimenaren titularraren adierazpena non jarduera profesionalaren egoitza adierazten den: JARDUERAREN EGOITZA AITORPENA. Ondoren, Garraio Ministerioan eskatu behar da baimena.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaARAUDIA
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2023, 2025, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0) Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: