Gipuzkoako Nekazaritza Lurren Funtsa

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa Gipuzkoako Foru Aldundiak beste entitate batzuekin batera garatutako proiektua da. Haren helburua da nekazaritzako lur erabilgarriak babestea eta gal ez daitezen neurriak hartzea; erabiltzen ez diren lurrak eskaintzea; eta ustiategi berriak martxan jartzea eta dauden ustiategien zabalkuntza sustatzea. Hau da, nekazaritzarako egokiak diren lurrak aldi baterako uzteko merkatua dinamizatzea da asmoa.

Nork tramitatzen du

  • LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
  • Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
  • Landa Garapeneko eta Lurralde Orekako Zerbitzua

Nori zuzenduta

  1. Lursailen beharra duen pertsona, elkarte edo enpresari, profesional moduan nekazaritza eta abeltzaintza esparruan proiektuak garatzeko.
  2. Nekazaritza erabilerako lursailak eskaintzeko interesa duen edozein pertsona, elkarte, enpresa edo udali.

Baldintzak

10/2013 Foru Dekretuan eta deialdiko oinarrietan zehaztutakoak.


HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera inprimakia (urte osoan)

Nekazaritza Lurren Funtsean dauden finkak edo eskubideak esleitzeko eskaera inprimakia

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera (urte osoan)

Nekazaritza Lurren Funtsean dauden finkak edo eskubideak esleitzeko eskaera

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Eskualdeko nekazaritza bulegoak

Informazio eta Erregistro bulego orokorrak


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
  • Jakinarazpen elektronikoa

INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio osagarria

Nekazaritza Lurren Funtsean dauden finken edo eskubideen esleipen eskaeraren kasuan, erantzuna dagokion deialdia ebazten denean bidaliko da, 10/2013 Foru Dekretuak, martxoaren 13koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Nekazaritza Lurren Funtsa arautzen duenak, ezartzen duenaren arabera.

Nekazaritza Lurren Funtsean finkak sartzeko eskaera inprimakia bidali ondoren, zerbitzuak eskaera jaso eta 20-30 eguneko epean eskaeraren erantzun idatzia bidaliko du.