Ardi eta Ahuntzen kudeaketa
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Ardi eta ahuntz aziendaren sektoreko produktuak ekoizteko eta merkaturatzeko baldintzetan gardentasun sistemak bermatzeko beharrak, ardi eta ahuntz espezieko animaliak eta abeltzaintza urtiategiak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat sortzea eragin zuen. Hori guztia, aziendaren mugimenduen jarraipena eta kontrolarekin batera, ezinbesteko tresna bihurtu da azken urteotan animalien osasunaren, abeltzaintza sektorearen antolaketaren eta elikagaien segurtasunaren arloetan politika egiteko.
Helburua:
- Animalia batek belarritako markaren bat galdu badu, identifikazio marken duplikatuak eskatzea.
- Ustiategiko animalien heriotza jakinaraztea.
- Beste ustiategi batzuetatik sartutako animalien altak adieraztea.
- Ardi eta ahuntz aziendako abereak lekualdatzeko dokumentuak egitea, hiltegira edo estatuko beste ustiategi batzuetara eramateko.
- Dokumentuak kudeatzea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako sustapen eta osasun Zerbitzua
Nori zuzenduta
- Abeltzainak
Baldintzak
- Abeltzaina ardi eta/edo ahuntz buruak markatzeko gaitua egotea [WEB ORRIA ERAIKITZEN ARI DA]
- REGA-GIPUZKOAn ardi eta edo/ahuntz azpiustiategia jarduera erregistratua izatea ekoizteko eta hazteko sailkapenean.
- Lekualdatu behar diren animaliak ardi eta /edo ahuntz erroldan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko erroldaren datu basean behar bezala identifikatuta eta alta emanda egotea.
HASIERA ETA ESKAERA
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Ardi eta/ edo ahuntz buruen identifikazioa. [PRESTAKETAN]
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Tramitazio elektronikorako oharrak
Eskura dago Telefono mugikorrrentzat APP berezia.
Zuzeneko arretarako bulegoak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
EBAZPENA
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokio
ARAUDIA
Berezia:
- Europako Kontzeiluaren 21/2004 Erregelamendua (EE) 2003 abenduaren 17ka, ardi eta ahuntzak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema bat ezartzen duena, eta aldatzen dituena, 1782/2003 Erregelamendua (EE) eta 92/102/CEE eta 64/432/CEE Zuzentarauak eta ondorengo aldaketak,
- 685/2013 Errege Dekretua irailaren 16koa, ardi eta ahuntz espezieetako animaliak identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena.
- Agindua, 2014ko urriaren 9koa, Ekonomia Garapeneko eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi eta ahuntz aziendaren identifikazio eta erregistro arloan garapen eta aplikazio arauak.
- 1505/2006 Erregelamendua, 2006ko urriaren 11koa, Batzordearena(CE), zeinaren bidez Kontseiluaren 21/2004 Erregelamendua (EE) ezartzen baita ardi eta ahuntz espezieko animalien identifikazioari eta erregistrori dagokionez egin beherreko gutxieneko kontrolen inguruan.
Orokorra:
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria
Animalien lekualdatze bat egin aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:
- Jatorrizko eta hartzaile den ustiategiak edo eremuak mugimenduak egiteko mugarik ez izatea.
- Lekualdatu nahi den animaliak murrizketarik ez izatea lekualdatzeko.
- Garraiobideak behar bezala desinfektatuak egotea.
- Animaliak hiltegira eramatea nahi bada, "Elikakateari buruzko informazio/adierazpena" izeneko dokumentuarekin batera lekualdatuko dira.