Tramites Servicios Tramites Servicios


Bidaiariak autobusean garraiatzeko baimenak aldatzea. VD seriea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

  • Baimen berriak lehendik beste garraio txartel batzuen titularrak diren enpresentzat
  • Ibilgailua ordezkatzea
  • Helbidearen aldaketa
  • Transmisioa (titular baten baimen guztiak blokean, beste baten mesedetan)
  • Ikus-onespena
  • Birgaitzea
  • Baimenen bajak
  • Kopiak

Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

  • Baimen berriak lehendik beste garraio txartel batzuen titularrak direnentzat:
  1. 5 kopia edo gehiago dituen baimen baten titularrek nahi beste kopia eskatu ahal izango dute, betiere ibilgailuak eta gaitasun ekonomikoa justifikatzen badituzte.
  2. 5 kopia baino gutxiago dituen baimen baten titularrek, kopia berriak eskatzeko, ibilgailuak jarri beharko dituzte 5eko kopurura iritsi arte. Jarritako ibilgailuek 2 urtetik beherako antzinatasuna izango dute.
  • Ordezkatzea: antzeko ezaugarriak dituzten ibilgailuengatik.
  • Egoitza aldaketa: probintzia, udalerri edo kale aldaketa.
  • Transmisioa: baimenak blokean lagako dira eta titular bakarraren izenean.
  • Ikus-onespena: jatorrizko baimena emateko ezarritako baldintzak mantentzen direla justifikatzea.
  • Birgaitzea: ikus-onespena egiteko ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzea.
  • Bajak: 5 kopia baino gehiago dituen baimen baten titularrek beren kopiei uko egin ahal izango diete, ezarritako gutxieneko kopurura arte (5). 5 kopia baino gutxiago dituen baimen baten titularrek mugarik gabe egin ahal izango diete uko kopiei.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabidea eredu normalizatuan.


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabideak (aldaketak eta baja) eta ikus-onespena (enpresa eta baimenak), behar bezala beteta.
  • Baimen berriak: zirkulazio baimena (hori lortzeko, Garraio Zuzendaritzak aurrez ibilgailuak matrikulatzeko ziurtagiria eman behar du), IAT indarrean, JEZ, gaitasun ekonomikoa justifikatzea, erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza.
  • Ordezkapena eta egoitza aldaketa: zirkulazio baimena (aurretiko matrikula ziurtagiria), IAT indarrean, eremu nazionaleko JEZ, garraio txartela eta kopia jatorrizkoak eta erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza.
  • Transmisioa: zirkulazio baimena (aurretiko matrikula ziurtagiria), IAT indarrean, JEZ, lagapen idazkia, garraio txartela eta kopia jatorrizkoak eta erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza.
  • Ikus-onespena: NA edo IFK, zerga, lan eta gizarte betebeharrak beteta izatea, gaitasun ekonomikoa, gaitasun profesionala, zirkulazio baimena, IAT indarrean, Estatu mailako jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ), erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza eta azken ordainagiria.
  • Birgaitzea: ikus-onespenerako baldintza berak justifikatzea.
  • Bajak: eskabidearen eredu normalizatua eta jatorrizko kopia.
  • Kopiak: ibilgailuan edo lokalean istripua gertatu izanaren salaketa edo ziurtagiria.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30etara

Helbide elektronikoa: gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa: 943 112991



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: 3 hilabete, ikus-onespena izan ezik: 1 hilabete


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


  • Berezia:
  1. 1997ko uztailaren 23ko Agindua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, bidaiariak autobusez garraiatzeko garraio diskrezional eta pribatu osagarrirako baimenei buruz.
  2. 2001eko ekainaren 26ko Agindua, merkantziak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko baimenen erregimen juridikoa zati batean aldatzen duena.
  • Orokorra:
  1. 1987ko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lehorreko Garraioak Antolatzeari buruzkoa, eta horren zati bat aldatzen duen 2003ko urriaren 8ko 29/2003 Legea eta 1990eko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2001, 2003 eta abar), eskabidea NAren edo IFKren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0).
Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.Web orria: Garraio orria