Tramites Servicios Tramites Servicios


Bidaiariak turismo ibilgailuetan garraiatzeko baimenak aldatzea (Taxia). Eremu nazionaleko VT seriea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

  • Helbidearen aldaketa
  • Transmisioa
  • Ikus-onespena
  • Birgaitzea
  • Bajak (ordezkapena/aldi baterako etendura)
  • Kopiak

Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Autonomoak.


Baldintzak

  • Ordezkatzea: 2 urte baino gutxiagoko ibilgailuak.
  • Egoitza aldaketa: udalerri edo kale aldaketa.
  • Transmisioa: lizentziaren titularra den Udalaren baimena behar da.
  • Bajak: aldi baterako etendura dagoelako (gehienez 3 hilabete).
  • Kopiak: lapurtu edo galduz gero, kopiak eskatu ahal izango dira.
  • Ikus-onespena: jatorrizko baimena emateko ezarritako baldintzak justifikatzea.
  • Birgaitzea: ikus-onespena egiteko ezarritako baldintzak justifikatzea.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabidea eredu normalizatuan.


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabideak (aldaketak eta baja) eta ikus-onespena (enpresa eta baimenak), behar bezala beteta.
  • Ordezkatzea: zirkulazio baimena, IAT indarrean, JEZ, ibilgailua ordezkatzeko Udalaren baimena, erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin, garraio liburuak eta jatorrizko garraio txartela.
  • Egoitza aldaketa: zirkulazio baimena, IAT indarrean, JEZ aldatua, erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin, aseguruaren azken ordainagiria, garraio liburuak eta garraio txartela.
  • Transmisioa: zirkulazio baimena, IAT indarrean, JEZ, lizentzia transmititzeko Udalaren baimena, erantzukizun zibilerako aseguru poliza estaldura mugagabearekin, garraio liburua eta jatorrizko garraio txartela.
  • Bajak: Udalaren baimena eta jatorrizko garraio txartela.
  • Ikus-onespena: NA, zerga (edo Ogasunari zuzeneko kontsulta egiteko baimena), lan eta gizarte betebeharrak beteta izatea, zirkulazio baimena, IAT indarrean, eremu nazionaleko jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ), erantzukizun zibileko estaldura mugagabeko aseguru poliza eta azken ordainagiria.
  • Birgaitzea: ikus-onespena egiteko aurkeztu beharreko dokumentazio bera eskatzen da.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30etara

Helbide elektronikoa: gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa: 943 112991



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: 3 hilabete, ikus-onespena izan ezik: 1 hilabete



ARAUDIA


  1. Berezia:
  1. 2000ko ekainaren 29ko 2/2000 Legea (2000-08-01eko EHAAO), turismo ibilgailuetan egiteko bidaiarien herri barruko edo herriarteko garraio publikoari buruzkoa.
  2. 243/2002 Dekretua (2002-12-05eko EHAAO), turismo ibilgailuetan egiteko bidaiarien herri barruko edo herriarteko garraio publikoa arautzen duen Legearen Erregelamendua onartzen duena.
  3. 2005eko otsailaren 11ko Agindua (2005-03-04ko EHAAO), Garraio eta HerriLan sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan turismo ibilgailuetan egiten den bidaiarien herriarteko garraio publikorako gehienezko baimen kopurua ezartzen duena.
  4. 1993ko otsailaren 4ko Agindua (IV atala), Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, bidaiarien errepideko garraio diskrezionala egiteko baimenei buruz.
  • Orokorra:
  1. 1987ko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lehorreko Garraioak Antolatzeari buruzkoa, eta horren zati bat aldatzen duen 2003ko urriaren 8ko 29/2003 Legea eta 1990eko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Ikus-onespena: lau urtean behin, urte bakoitietan (2001, 2005 eta abar), eskabidea NAren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0)
Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretikWeb orria: Garraio orria