TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Merkantzia ibilgailu arinentzako baimen berriak ematea (MDL)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

MDL motako baimenekin ibilgailu arinekin baino ezin da garraioa egin.

Ibilgailu arina da 3,5 tonako edo gutxiagoko karga duena edo 6,0 tonako edo gutxiagoko BGM duena.



Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Posta elektronikoaren helbidea
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

  • Enpresari buruzkoak:
  1. Pertsona fisikoa edo juridikoa
  2. Gaitasun profesionala (berarena edo besteena)
  3. Ahalmen ekonomikoa: 9.000 euro lehen baimenagatik eta 5.000 euro gainerako bakoitzarengatik
  4. Zerga betebeharrak beteta edukitzea.
  5. Lan eta gizarte alorretako betebeharrak beteta edukitzea.
  • Ibilgailuari buruzkoak:
  1. Antzinatasuna lehen matrikulazioa egin zenetik bost hilabete baino txikiagoa izatea.
  2. Ibilgailuaren karga 3,5 tonakoa edo txikiagoa izatea edo BGP 6,0 tonakoa edo txikiagoa izatea.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabidea eredu normalizatuan.


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera behar bezala beteta aurkeztu behar da.
  • Pertsona fisikoak:
  1. NA eta IFK: Atzerritarra bada, pasaportea, atzerritar-identitate txartela eta  bizileku-baimena.
  2. Gaitasun profesionalaren agiria. Eskatzailea gaitasun agiriaren jabe izan behar da. Nolanahi ere, beste pertsona bat kontratatu ahal izango du, bere enpresari gaitasun agiria emango dioena, hain zuzen. Kasu horretan, gaituak enpresa ordezkatzeko eskumen orokorrak esleituta izango ditu eta, baita, haren funtsak erabiltzekoak ere. Gainera, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean izena emanda egon behar du, 1. kotizazio taldean.
  3. Ahalmen ekonomikoa ibilgailuaren fakturen, ondasun higiezinen, bankuen ziurtagirien eta abarren bidez egiaztatuko da.
  4. BEZean izena emanda izatea.
  5. Gizarte Segurantzan izena emanda izatea
  • Pertsona juridikoak:
  1. IFK.
  2. Enpresaren eraketako erregistroko eskriturak, haren xedea garraioa egitea dela adierazten dutenak.
  3. Gaitasun profesionala: gaituak enpresa ordezkatzeko eskumen orokorrak esleituta izango ditu eta, baita, haren funtsak erabiltzekoak ere. Gainera, horiek erregistratuta egon behar dira, eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean izena emanda egon behar du, 1. kotizazio taldean edo enpresaren kapitalaren %15 haren esku egon behar du gutxienez.
  4. Ahalmen ekonomikoa: kapitalak eta erreserbek osatuko dute eta eraketa eskrituraren, sozietate zergaren eta abarren bidez egiaztatuko da.
  5. BEZean izena emanda izatea.
  6. Gizarte Segurantzan izena emanda izatea.
  • Ibilgailuari buruzkoak
  1. Zirkulazio baimena
  2. Ibilgailuen Azterketa Teknikoaren azterketa egunean izatea.
  3. Estatu eremuko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izena emanda izatea.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30etara

Helbide elektronikoa: gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa: 943 112991



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: hiru hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


  • Berariazkoa:

1.Sustapen Ministerioaren 2008ko uztailaren 23ko FOM/2185/2008 Agindua, Sustapen Ministerioaren  2007ko martxoaren 20ko FOM734/2007 Agindua, Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua errepide bidezko salgaien garraiorako baimenei buruz garatzekoa, aldatzen duena.

  • Orokorra:
  1. 1987ko uztailaren 30eko 16/87 Legea, Lehorreko Garraioa Antolatzekoa (2003ko urriaren 8ko 29/03 Legeak zati batean aldatutakoa), eta 2006ko urriaren 27ko 1225/06 Errege Dekretua, 1990ko irailaren 28ko 1211/90 Errege Dekretuaren bidez onartutako Lehorreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua aldatzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Web orria: Garraioetako orria.