TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Osasun garraiorako ibilgailuentzako baimen berriak ematea (VS)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Estatu mailako VS serieko garraio baimenak, anbulantzietan osasun garraioa egiteko.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

  • Pertsona fisikoa edo juridikoa izatea.
  • Zerga betebeharrak betetzea.
  • Lan eta gizarte betebeharrak betetzea.
  • Baimenak 20.000 biztanle baino gehiagoko herri batean helbideratzen badira, jarduera garatzeko lokal bat edukitzea, jendearentzako irekia.
  • Gutxieneko ibilgailu kopurua edukitzea (3).
  • Ibilgailuei buruzko ziurtagiri tekniko-sanitarioak edukitzea.
  • Estaldura mugagabeko erantzukizun zibileko asegurua izatea.
  • Baimenak helbideratuko diren Udalaren aldeko irizpena.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabidea  eredu normalizatuan.


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabidea behar bezala beteta
  • Enpresari dagokionez:
  1. NA edo IFK.
  2. Pertsona juridikoei dagokienez, eraketa agiria, dagokion Erregistroan behar bezala erregistratuta, zeinean agertuko den enpresaren xedea osasun garraioa egitea dela.
  3. Enpresaren Gizarte Segurantzako alta.
  4. BEZeko alta
  • Ibilgailu bakoitzari dagokionez:
  1. Zirkulazio baimena.
  2. Industriako fitxa teknikoa (IAT).
  3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta (JEZ).
  4. Ziurtagiri tekniko-sanitarioa.
  5. Dagokion asegurua egina duela egiaztatzen duen agiria.

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea: Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30etara

Helbide elektronikoa: gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa: 943 112991



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: 3 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


  • Berezia:
  1. Lehendakaritza Ministerioaren 1998ko irailaren 3ko Agindua (BOE, 1998-09-08), Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua garatzen duena, osasun garraioa errepidean egiteari buruz.
  • Orokorra:
  1. 1987ko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lehorreko Garraioak Antolatzeari buruzkoa, eta horren zati bat aldatzen duen 2003ko urriaren 8ko 29/2003 Legea eta 1990eko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Web orria: Garraio orria