TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Eskola eta unibertsitate garraioak egiteko gaitasun agiriak (CATE/CATU)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Ibilgailua eskola eta unibertsitate garraioa egiteko egokia dela egiaztatzea.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112028


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

  • Eskola garraioa:
  1. Ibilgailuak gehienez ere 16 urte baino gutxiago izango ditu. Ibilgailuaren antzinatasuna irailaren 1ean duena izango da.
  2. 10 urte baino gehiago dituzten ibilgailuek justifikatu egin beharko dute aurreko ikasturtean eskola garraioa egiteko baimena izan dutela.
  3. Ibilgailuak eskola garraioa egiteko Ibilgailuen Azterketa Teknikoa eguneratuta eduki beharko du.
  4. Ibilgailuaren derrigorrezko asegurua, erantzukizun zibileko asegurua estaldura mugagabearekin eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua harpidetuta izango ditu eta ordainketa eguneratuta.
  • Unibertsitate garraioa:
  1. Ibilgailuak Ibilgailuen Azterketa Teknikoa eguneratuta eduki beharko du.
  2. Ibilgailuaren derrigorrezko asegurua eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua harpidetuta izango ditu eta ordainketa eguneratuta.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Zirkulazio baimena
  • Industriako Fitxa Teknikoa indarrean dauden berrikuspenekin
  • Aseguruen poliza(k) eta indarreko ordainagiria(k)

Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30etara.

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112028



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: 3 hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


  • Berezia:
  1. 2001eko apirilaren 27ko 443/2001 Errege Dekretua, eskola umeen eta umeen garraiorako segurtasun baldintzei buruzkoa.
  • Orokorra:
  1. 1987ko uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lehorreko Garraioa Antolatzeari buruzkoa, eta horren zati bat aldatzen duen 2003ko urriaren 8ko 29/2003 Legea eta 1990eko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lehorreko Garraioak Antolatzeko Legearen Erregelamendua onartzen duena.


INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Web orria: Garraio orria