Baimenak 10 - MDL/MDP/VD/MPC/VPC/OT - Salgaiak/bidaiariak autobusez garraiatzeko baimenen helbide aldaketa

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Garraio baimenaren titularraren helbidea aldatzea.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, beheko solairua - atzealdea, 20018 Donostia

Ordutegia:

8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera

Helbide elektronikoa:
garraiobaimenak@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.

.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Eskaera, behar bezala beteta.  GBE 

  • Garrantzitsua: ibilgailu bakoitzeko eskaera bat bidali behar da.

2.- Tasaren ordainketa (19,12€): ES65 2095 0611 091061117395 banku kontura egindako transferentziaren ordainagiria.

  • Garrantzitsua: ibilgailu bakoitzeko tasa baten zenbatekoa ordaindu behar da.

3.- Interesdunaren baimena, agiri jakin batzuk egiaztatzeko Administrazioak ofizioz erregistro publiko zehatz batzuetara sartzea ahalbidetzen duena.  ERREGISTRO PUBLIKOAK 

4.- Helbide-aldaketa DGTn eginda, bai ibilgailuarena eta bai titularrarena. Garraio-Operadorea (OT) ezik.

5.- BEZaren erroldan helbide aldaketa (036).

Pertsona fisikoa izanez gero, horietaz gain honako hau:

6.- Erroldatzea, non helbide berrian noiztik bizi den adierazten den.

Perstona juridikoa izanez gero:

7.- Enpresaren IFKren fotokopia, helbidea aldatuta.

8.- Sozietatearen helbide aldaketa jasotzen duten eskriturak. Hilabete bat baino gehiago igaro bada, ohar soila edo dagokion merkataritza-erregistroak emandako ziurtagiria, honako hauek jasotzen dituena:

  1. Helbide-aldaketaren eskrituren data. 
  2. Erregistroan helbide-aldaketaren idatzoharra inskribatzeko data.

 

Salgai astunen garraio publikorako (MDP), garraio-operadorea (OT) eta bidaiariak autobusez garraiatzeko (VD) baimenen titularrentzat soilik:

9.- Baimenaren titularraren adierazpena zeinean enpresaren jarduera profesionalaren egoitza adierazten den.  JARDUERAREN EGOITZA AITORPENA 

10.- Gainera, jarduera etxebizitza partikular batean egiten bada, ikuskaritza etxebizitza horretan sartu ahal izateko baimena. JARDUERAREN EGOITZA-IKUSKARITZA BAIMENA 

Helbide aldaketak probintzia aldaketa badakar, hasierako baimena emateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatu beharko du baimen berriaren fitxan ageri den dokumentazioa aurkeztuta:

Ibilgailu astunak (MDP): https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/21/2140 

Ibilgailu arinak (MDL): https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/21/2138

Bidaiariak autobusez (VD): https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/21/2266

Garraio operadorea (OT): https://egoitza.gipuzkoa.eus/es/listado-tramites/-/tramiteak/xehetasuna/21/2326


Eskaera moduak

  • Internet

Internet bidezko eskaera

Eskaera eta dokumentazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistro elektronikoaren bidez bidali behar da. https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA


  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE