Tramites Servicios
Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai astunen baimenari
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai astunen baimenari
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Zehapenik ez izatea.
.- Etendako baimenik ez izatea.
.- Ibilgailuek betekizun hauetakoren bat bete behar dute:
a) Beste ibilgailu bat erantsi ondoren baimenari atxikitako flotaren batez besteko antzinatasunak ezin gaindituko du beste eransketa horren aurretik flotak zuena.
Batez besteko antzinatasuna ez da kontuan hartuko, baldin eta baimenari atxiki nahi zaizkion beste ibilgailu horiek badira ordura arte atxikita zeuden guztiak garraio publikoko beste baimen bati, zeinari titularrak aldi berean uko egiten baitio. (*)
b) Ibilgailua –berezko trakzioduna eta Espainian matrikulatua– eduki behar da nahiz jabetzan, nahiz finantza errentamenduan nahiz errentamendu arruntean (2.000 kgs baino gehiago BGM duena).
c) Egiaztatu beharko da enpresak finantza-gaitasun nahikoa duela atxikipen berriaren ondoriozko ibilgailu kopuruari dagokionez.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskabidea eredu normalizatuan. GBE
Aurkeztu beharreko agiriak
1.- Eskaera, behar bezala beteta.
2.- Tasaren ordainketa.
3.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.
4.- Fitxa teknikoa(k), azken azterketa indarrean du(t)ela.
5.- Errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.
6.- Finantza-gaitasuna: garraio administrazioaren datu basean jasota dagoen ekonomia-gaitasuna nahikoa ez den kasuetan bakarrik egiaztatu beharko da.
Halako kasuetan, pertsona juridikoentzat, dagokion sozietate zergaren bitartez justifikatu beharko da (behar bezala balioztatuta), egiaztatzeko ea nahikoa den <kapitala + erreserbak + jaulkipen primak> batura.
Pertsona fisikoen kasuan, berriz, 12 urtetik gorako antzinatasuneko ibilgailu atxikirik jabetzan nahiz finantza-errentamenduan edukitzen ez denean bakarrik justifikatu beharko da. Errentamendu arruntaren kasuan, gutxienez 24 hilabeteko epealdi baterako izan beharko du.
Halako kasuetan, aukera hauetakoren baten bitartez justifikatu beharko da finantza-gaitasuna.
-Finantza entitate batek edo aseguru-etxe batek emandako bermea, edo, bestela, lehenengoak egiaztatzea interesdunak kreditua lor dezakeela, dagokion zenbatekora arte.
- Kontu korronteekin edo banku gordailuekin lotutako funtsak eskura ditzakeela adierazten duen bankuaren ziurtagiri zigilatua; esplizituki adieraziko da dagokion kopurua. Ziurtagiriak baliabideen bolumen globala zehaztuko du, edo, bestela, bolumen hori zenbateko jakin bat baino handiagoa dela. Inoiz ere ez da erreferentzia generikorik onartuko, mota honetakoa adibidez…"garraio enpresa bat kudeatzeko baliabide nahikoak ditu…».
(*) Ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia, datu hauek jasota: enpresa saltzailea, enpresa eroslea, eskualdatzen diren ibilgailuak eta baimenak, eta horiei uko egin izana.
Eskaera moduak
- Presentziala
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia
Ordutegia:
8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera
Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaARAUDIA
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE