Tramites Servicios Tramites Servicios


Salgaien garraioa egiteko baimenak eskualdatzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Salgaien garraio egiteko baimenak eskualdatzea.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

.- Zehapenik ez izatea.

a) Eskuratzailea aldez aurretik ez izatea eskuratu nahi duenaren garraio baimen berdin baten titularra.

b) Eskuratzaileak ibilgailu guztiak edukitzera pasatzea, hau da, baimena eskualdatzen den unean hari atxikita dauden ibilgailu guztiak edukitzera, 38. artikuluan aurreikusitako modalitateetatik  (jabetza, finantza errentamenduan edo errentamendu arruntean) edozeinen bitartez.

c) Eskuratzaileak, eskuratu nahi duen baimena lortzeko eskatzen diren betekizun guztiak betetzea, salbu ibilgailuen hasierako antzinatasunari buruzkoak. 



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabidea eredu normalizatuan. GBE 


Aurkeztu beharreko agiriak

1.- Eskaera, behar bezala beteta.

2.- NAN edo IFK.

3.- Lagapen idatzia.Sinatua eta aitortua, pertsona fisikoen kasuan, sinadura eskualdatzen den baimenen jabeak; eta, pertsona juridikoen kasuan, berriz, garraio kudeatzaileak (gaitasun agiriduna).  Azken kasu horretan, idatzia garraio kudeatzailea ez den beste pertsona batek sinatuta baldin badator, ahalordeak eta haren ahalordeen indarraldia.  Eskualdatze idatziak HILABETE BATEKO baliagarritasuna izango du, sinatzen denetik kontatzen hasita.

4.- Ibilgailu(ar)en fitxa teknikoa(k), azken azterketa indarrean du(t)ela.

5.- Eskuratzaileak egiaztatu beharko du hasierako baimena emateko eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, fitxa honetan ageri den dokumentazioa aurkeztuta: salgaien garraio publikoko baimen berriaren fitxa (MDL –ibilgailu arinak– edo MDP –ibilgailu astunak–). 

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/21/2138

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/tramiteen-zerrenda/-/tramiteak/xehetasuna/21/2140

6.- Tasaren ordainketa.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA


  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE