Tramites Servicios Tramites Servicios


Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai superarinen baimenari (2000 eta 3500 kilo bitarteko GMB)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai superarinen baimenari (2000 eta 3500 kilo bitarteko GMB)lehendik bazegoenari.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Ordutegia:

8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991


Nori zuzenduta

Enpresak eta autonomoak.


Baldintzak

.- Zehapenik ez izatea.

.- Etendako baimenik ez izatea.

.- Ibilgailuek betekizun hauetakoren bat bete behar dute:

a) Beste ibilgailu bat erantsi ondoren baimenari atxikitako flotaren batez besteko antzinatasunak ezin gaindituko du beste eransketa horren aurretik flotak zuena. 

Batez besteko antzinatasuna ez da kontuan hartuko, baldin eta baimenari atxiki nahi zaizkion beste ibilgailu horiek badira ordura arte atxikita zeuden guztiak garraio publikoko beste baimen bati, zeinari titularrak aldi berean uko egiten baitio. (*)

b) Ibilgailua –berezko trakzioduna eta Espainian matrikulatua– eduki behar da nahiz jabetzan, nahiz finantza errentamenduan nahiz errentamendu arruntean. Gainera, nolanahi ere, gehieneko masa baimenduak (GMB) ez du izan behar 3,5 tona baino handiagoa.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskabidea eredu normalizatuan. GBE 


Aurkeztu beharreko agiriak

.- Eskaera, behar bezala beteta.

.- Tasaren ordainketa.

.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.

.- Fitxa teknikoa(k), azken azterketa indarrean du(t)ela.

.- Errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.

            (*) Ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia, datu hauek jasota: enpresa saltzailea, enpresa eroslea, eskualdatzen diren ibilgailuak eta baimenak, eta horiei uko egin izana.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Ordutegia:

8:30etik 13:30era astelehenetik ostiralera

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112991



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Legezko epea: bost hilabete.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

ARAUDIA


  1. Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa, 
  2. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE