TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Garraio gaitasun agiriaren txartela ematea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Derrigorrezko trebakuntza, gidari profesional hobeto kualifikatuak lortzeko, errepideko garraioaren merkatuko eskari berrietara egokituak, eta, azken finean, kalitatea eta segurtasuna bermatzeko, bai zirkulazioari dagokionez, eta baita gidariei dagokienez ere.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua

Harremana

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus

Harremanetarako telefonoa:
943 112026


Nori zuzenduta

Garraio  enpresetako gidari profesionalak, garraioa publikoa edo pribatua izan, salgaiena edo bidaiariena izan, enpresak Europar Batasuneko edozein estatutan daudela ere, betiere C1,C1+E, C, C+E, D1, D1+E, D edo D+E gidabaimenak eduki behar badituzte, salbuetsitako ibilgailuak direnean salbu.


Baldintzak

Etengabeko prestakuntza:

Interesatuak gutxienez 35 orduko birziklatze ikastaro bat egin behar du, eta 5 urtetik behin errepikatu behar du.

Kasu hauetan da aplikagarri:

  • D1, D1+E, D, D+E kategoriako gidabaimena 2008ko irailaren 11 baino lehen atera duten gidariak. 
  • C1, C1+E, C, C+E kategoriako gidabaimena 2009ko irailaren 11 baino lehen atera duten gidariak.

Hasierako prestakuntza:

Interesatuak hasierako trebakuntza ikastaro bat egin behar du (normalean ikastaro azeleratua: 140 ordu), autoeskola batean edo zentro baimendu batean; eta garraio publikoko gaietan eskumena duen Gipuzkoako Foru Aldundiko departamentuak antolatutako azterketa bat gainditu behar du.

Kasu hauetan da aplikagarri:

  • D1, D1+E, D, D+E kategoriako gidabaimena 2008ko irailaren 11z geroztik atera duten gidariak.
  • C1, C1+E, C, C+E kategoriako gidabaimena 2009ko irailaren 11z geroztik atera duten gidariak.


HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Ziurtagiriaren edo gaitasun profesionalaren txartelaren eskaera (bi ale), eta tasen ordainagiria


Aurkeztu beharreko agiriak

 NAN (bi ale) eta gidabaimena (bi ale).


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Helbidea:
Julio Caro Baroja plaza, 20018 Donostia

Arreta orduak: astelehenetik ostiralera, 08:30etatik 13:30etara
Helbide elektronikoa:
gfa_garraio_idazk@gipuzkoa.eus; CAP_GGA@guipuzkoa.net

Harremanetarako telefonoa:
943 112026



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Benetako batez besteko epea: 2 egun

Prestakuntza zentroen edo autoeskolen bitartez informatuko da.


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Telefono bidezko komunikazioa


ARAUDIA


 Espezifikoa:

1.1032/2007 Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Errepideko garraioko ibilgailu jakin batzuen gidarien hasierako kualifikazioa eta prestakuntza iraunkorra arautzen duena.

2. FOM/2607/2010 Agindua, urriaren 1ekoa, Errepideko garraioan aritzeko ibilgailu jakin batzuk gidatzeko hasierako kualifikaziorako ikastaroak eta prestakuntza iraunkorra ematen duten trebatzaileek bete behar dituzten baldintzena.



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

http://www.cap-gga.net/eu web orria.