Helburua
Diru laguntza ematea diru sarrerarik eta beste diru laguntzak jasotzeko eskubiderik ez duten pertsonei baldin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta dagoen baliabide batean gizarteratzeko prozesu batean parte hartzen dutenei.
Diru laguntza emateak berekin dakar akonpainamendu espezializatuko programa batean parte hartzea.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Baldintzak
a) 18 eta 64 urte bitartekoa izatea.
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta egotea urte betez; 23 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan 6 hilabete.
c) Diru laguntzaren zenbatekoaren gaineko diru sarrerarik ez izatea eta Diru Sarrerak Bermatzeko laguntzarik jaso ezin izatea.
d) Aurretik arreta jaso duen zentroak bilakaera positiboa izan duela adierazten duen txostena.
e) Arretarako banakako plan bat onartzea eta hezkuntzako laguntza edo gizarteratzeko esku-hartzea mantentzea.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskaera aurkezten da gaztea parte hartzen ari den baliabidea kudeatzen duen gizarte entitatearen bitartez, eta bilakaera ona baldin badago, betiere, aurrera eramandako esku-hartzean.
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
Erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jasotzen denetik.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- 35/1999 Foru Dekretuan jasotako diru laguntzetarako instrukzioa.
Oharrak
Laguntza hau bateraezina da gizarteratzeko bizitoki bateko egonaldiarekin, eta soilik jaso daiteke, bilakaera egoki baten ondoren, egonaldiko azken bi hilabetetan zentrotik irteteko erraztasuna emateko.
Diru laguntzaren onarpena puntuala edo aldizkakoa izan daiteke, denbora jakin baterako, eta gehienez 6 hilabetez jaso ahal izango da 23 urte baino gehiagoko onuradunen kasuan.
Diru laguntzak berritu ahal izango dira, betiere Arretarako Banakako Planaren betetze mailaren eta horen eguneratzearen arabera.
Gizarte Politikako Departamentuak diru laguntza eman ahal izango du, baldin eta diru hori gizarteratzeko baliabidearen entitate kudeatzaileak kudeatzen badu.
Hilean gehienez 633,27 euro izango dira, beti aurreikusitako gastuei lotuta eta behar bezala justifikatuta.
Laguntzaren xedea betetzen ez denean edo laguntza onartzeko baldintzaren bat ez bada betetzen, Gizarte Politikako Departamentuak eten egingo du eta baja emango dio diru laguntzari.