- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Gizarte bazterketaren balorazioa eta diagnostikoa
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gizarte bazterketa egoerak baloratzen ditu - intentsitate arin, ertain eta larriko maila desberdinetan - edo gizarte bazterketa arriskuak.
Barne hartzen ditu:
- Eskaeren balorazioa edo beste erakunde batzuek jakinarazitako balizko gizarte bazterketa egoeren inguruan.
- Gizarte diagnostiko espezializatuak egitea eta eskatzaileak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren barruan egokiak diren baliabideetara bideratzea, edo, bidezkotzat joz gero, erabiltzailea beste arreta sistema edo politika batzuetara desbideratzea.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Haurren Babes., Gizarte Inklusio eta Emakume Aurka Indarkeria Matxista Arreta Zuz. Nag.
- Gizarte Inklusiorako eta Emakumeen Aurkako Indarkeria Matxistaren Arretarako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Gizarte bazterketa egoeraren zantzuak adierazten dituzten pertsonak.
Baldintzak
a) Adinez nagusia izatea
b) Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta. Legezko bizitokia ez duten pertsonen kasuan beharrezkoa izango da Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea, eskaera egin baino sei hilabete lehenagotik bertan bizitokia duela egiaztatuz.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
- NA edo identifikatzeko agiria
- Erroldatze-agiria
- Udalaren gizarte txostena
- Osasun arazoen kasuan: eguneratutako mediku txostenak
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Gipuzkoako Lurralde Historikoko udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Gipuzkoako lurralde historikoko udaletxeak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, Gizarte Politikako Departamentuan eskaera jasotzen denetik.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa .
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Diagnostiko espezializatua osatzeko beharrezkoak diren dokumentuak eskatu ahal izango dira.