Aurkezpen epea
221 eredua aurkezteko epea sozietate zerga autolikidatu eta ordaintzeko ezarrita dagoen berbera izango da.Helburua
Zerga geroratuen aktiboak zerga administrazioaren aurrean kreditu galdagarri bihurtzeagatik ordaindu beharreko ondare prestazioa autolikidatzea.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Autolikidazioa aurkeztera behartuta daude sozietateen gaineko zergaren zergadunak, baldin eta zerga geroratuen aktiboak erregistratuak baldin badituzte, hain zuzen ere abenduaren 16 17/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauan zuzenketa teknikoak eta beste zerga egokitzapen batzuk sartzen dituenak, hirugarren xedapen iragankorreko bigarren apartatuan aipatutakoak, eta aktibo horiei dagokienez foru arau horretako bigarren xedapen gehigarrian ezartzen den eskubidea aplikatu nahi badute.
Ondare prestazioak sozietateen gaineko zerga autolikidatzeko borondatezko epea hasten den egunean izando du sortzapena.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
221 eredua (pdf)
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
Soilik Internet bidez aurkeztu ahal izango da, Gipuzkoataria erabiliz.
Aitorpena aurkeztutzat emango da behar bezala transmititzean (zorraren ordainketa banketxean helbideratuko da).
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Eskaera moduak