- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
289 eredua. Elkarren laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko urteko aitorpena
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Eredua urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra bitartean aurkeztu behar da, aurreko lehen urteko finantza informazioari dagokionez.Helburua
2016ko azaroaren 29ko 25/2016 Foru Dekretuak 4. eta 5. artikuluan jasotakoaren arabera, 2016ko abenduaren 26ko 593/2016 Foru Aginduan III. eranskinean zehaztutako informazio osoa aitortzea, 5.artikulu horren 2. apartatuan jasotako salbuespenak, finantza kontuen titulartasuna edo kontrola duten eta Foru Dekretu horretako 4.artikuluan jasotako herrialde edo jurisdikzioetako batean egoiliar fiskalak diren pertsona edo entitateei dagokienez.
Nork tramitatzen du
- OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
- Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
- Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua
Nori zuzenduta
Finantza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatzeko eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra ezartzen duenak, 2. artikuluan definitzen dituen finantza erakundeek.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Ez dago inprimakirik, aitorpena ezin baita paperean aurkeztu. Internet da aurkezpen modalitate bakarra.
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
ARAUDIA
593/2016 Foru Agindua, abenduaren 26koa, 289 eredua onartzen duena, "Elkarren laguntzaren esparruan finantza kontuei buruz informatzeko urteko aitorpena".
25/2016 Foru Dekretua, azaroaren 29koa, finantza kontu jakin batzuen titulartasuna edo kontrola duten pertsonen zerga egoitza identifikatzeko eta elkarren arteko laguntzaren esparruan kontu horiei buruz informatzeko betebeharra ezartzen duena.
47/2013 Foru Dekretua, 2013ko abenduaren 17koa, zerga betebehar formal jakin batzuk garatzen dituen Erregelamendua onartzen duena.