Zerga Ondorioetarako Kalifikazio Txostenak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

BERRIKUNTZA: Txosten bat eskatzeko informazioa


63 ARTIKULUA

Berrikuntzako Zuzendaritzak Berrikuntza Teknologiko gisa kalifikatu daitezkeen proiektuen kalifikazio txostenak egingo dizkie hala eskatzen duten enpresei, 2014ko urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Sozietateen gaineko Zergari buruzkoak, 63.2. artikuluan ezartzen duenaren arabera.
63.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, "Berrikuntza teknologikoa da ondasun edo zerbitzu berriak edo hobetuak merkaturatzea ahalbidetzen duen aurrerapen teknologikoa, edo enpresaren lehiakortasuna hobetze aldera negozio prozesu berriak edo hobetuak ezartzera bideratutakoa.
Ondorio horietarako, ondasun, zerbitzu edo negozio prozesuak berriak edo hobetuak izango dira haien ezaugarriak edo aplikazioak, teknologiaren ikuspegitik, nabarmen desberdinak direnean lehendik zeudenen aldean, dela teknologia berriak erabili direlako, dela existitzen diren teknologikoek erabilera edo konbinazio berriak izan dituztelako, erregelamenduz ezartzen diren terminoetan."


64 BIS ARTIKULUA

Zuzendaritza honek kreditu fiskala erakunde finantzatzaile bati transferitu nahi dioten I+G+b proiektuetarako kalifikazio-txostenak egingo ditu, zerga-ondorioetarako. Balorazioak oraindik gauzatzen hasi ez diren proiektuei dagozkie eta horien iraupen osoagatik, egin beharreko gastuen aurreikuspenekin (art. 64 bis).


89 TER ARTIKULUA

89 Ter artikulua: Kenkaria hazkunde ahalmen handiko entitateak finantzatzeagatik. 
Zergadunek %30eko kenkaria aplikatu ahal izango dute sorrera berriko entitate berritzaileen akzio edo partaidetzak lehen mailako merkatuan harpidetzeagatik-zergaldian zehar dirutan ordaindutako kopuruengatik-, baldin eta entitate horiek apartatu honetan eta hurrengo 4.eta 5.apartatuetan xedatutakoa betetzen badute. 
Baldintza horietako bat betetzen dela frogatzeko, txosten arrazoitua beharko da. 
Hori horrela, txostenak egiteko eskaerak zuzendaritza honi zuzenduko zaizkio. 


Kontuan izan beharrekoa:

Txostenak doakoak dira eta lotesleak dira Ogasunarentzat.
I+G proiektuak SPRIren bidez informatuko dira, eta hari eskatu beharko zaio txosten hori; Berrikuntzako Zuzendaritzak, berriz, berrikuntza teknologikoko proiektuen txostenak egingo ditu. 
Ez dira ikerketa eta garapeneko edo berrikuntza teknologikoko jardueratzat hartuko (64. art.):
a) berrikuntza zientifiko edo teknologiko esanguratsurik ez dakarten jarduerak.
b) produkzio-jardueraren plangintza. 
c) kalitate-kontrola, produktuen eta prozesuen normalizazioa, gizarte-zientziak eta merkatu-azterketak, langileen prestakuntza, etab.


Nork tramitatzen du

  • EKONOMIA SUSTAPENEKO ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOETAKO DEPARTAMENTUA
  • Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia
  • Berrikuntza Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza