- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Klima-aldaketa arintzearen/egokitzearen arloko ikerketa-berrikuntza eta informazio/komunikazio proiektuetarako bekak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta/edo egokitzeko arloko ikerketa eta berrikuntzako proiektuetarako eta aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikaziorako proiektuetarako bekak elkarrekiko norgehiagokako erregimenean esleituko dira.
Beka bat emango da, 12.000 eurotakoa.
Aldaketa klimatikoa moteltzeko eta egokitzeko ikerketa eta berrikuntzako proiektuak ondorengo alorretan jardungo dute:
- Deialdi honetako beste ildo batzuetan aintzat har tzen ez diren esparruetan berotegi-efektuko gasen isurketak mugatzeari eta deskarbonizatzeari buruzko azterketak.
- Arrisku analisia eta ahultasun azterketak Gipuzkoako inguruaren eta lurraldearen osagaien aldaketa klimatikoaren aurrean: kostaldeak, ibaiak, hiriguneak, natura sistemak eta nekazaritza sistemak.
- Aldaketa klimatikoaren eraginak Gipuzkoako ekonomiaren eta alor ekonomikoen gainean: nekazaritza, basogintza, turismoa, administrazioa, osasuna, eta abar.
- Erresilientziaren egokitze eta hobekuntza aukerak aldaketa klimatikoaren aurrean.
Aldaketa klimatikoari buruzko informazio eta komunikazio proiektuak ondorengo alorretan jardungo dute:
- Aldaketa klimatikoari buruzko ulermen publikoa handitzea, ahal den neurrian Gipuzkoa lurraldean duen eraginean zentratuz.
- Aldaketa klimatikoari buruzko eztabaida sustatzea, gizartean duen eragina eta herritarrek har ditzaketen egokitzeko eta arintzeko neurriak.
- Adin guztietako jendea inspiratu eta piztu gure ohiturek aldaketa klimatikoaren gainean izan dezaketen aldeko ondorioei buruz.
- Trebetasunak garatzea aldaketa klimatikoaren dibulgazioan eta komunikazioan.
Nork tramitatzen du
- JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
- Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia
- Trantsizio Ekologikoko Zerbitzua
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria