Helburua
Eredu hau erabiliko da kontrol sistema informatizatua produktuak igortzerakoan ez dabilenean, eta haren helburua izango Batasun barruko zirkulazioa bebestea zirkulazioa etendura erregimenean egiten denean. Produktuak zirkulazioan jarri aurretik, sistema zergatik ez dabilen eta, ezagutzen bada, zenbat deboran ez den ibilikon, jakinarazi beharko zaio Ogasun eta Finantza Departamentuari.
Bi produktu categoría edo bi baino gehaiago sartu behar badira, 501 erreduaren orri osagarriak erabiliko dira.
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
501 Eredua. Larrialdiko Agiri Laguntzailea (PDF)
501 Eredua. Larrialdiko Agiri laguntzailea (orri osagarria) (PDF)
Aurkeztu beharreko agiriak
Eredu hori eskuratzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuaren web orrian kokatutako laguntza programa erabili daiteke http://www.gipuzkoa.net/ogasuna; horretarako, fabrikazio zerga berezien laguntza programen atalera jo behar da, eta bertan datuak jarri eta aurkezpen agiria bete behar da. Era berean, Aldundiaren Egoitza Elektronikoan https://www.gfaegoitza.net dagoen Gipuzkoataria tramite eta zerbitzu atarira ere jo, PDF betegarrian sartu eta agiria inpirmatu daiteke.
Gutxienez 402/2011 Foru Aginduak honek onartutako 501 ereduan jasotako informazio berdina duen agiri komertzialen bat erabili daiteke larrialdiko agiri laguntzaile gisa. Agiri administratibo elektronikoaren zirriboarroaren formularioaren paperezko copia bat izan daiteke agiri hori.
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergak Kudeatzeko Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia)
Eskaera moduak
402/2011 Foru Agindua, apirilaren 20koa, agiri laguntzailearen 500 eredua eta larrialdiko agiri laguntzailearen 501 eredua onartu eta horek betetzeko arauak ematen dituena.
Informazio osagarria
Agiri hau sortzeko gure web orriatik 500-503-509-511-511 eta EMCS laguntza programa deskarga daiteke (Programa osoa eta eguneraketa)