- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Baimenak 02 - MDL kopiaren alta - Beste ibilgailu batzuk atxikitzea salgai arinen baimenari
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Beste ibilgailu batzuk atxikitzea lehendik eskuratuta dagoen salgai superarinen baimenari (2000 kg baino gehiago eta 3500 kg bitarteko GMB).
Nork tramitatzen du
- MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko Zuzendaritza Nagusia
- Mugikortasun eta Garraio Zerbitzua
Harremana
Helbide elektronikoa:
Harremanetarako telefonoa:
943 112991
Nori zuzenduta
Enpresak eta autonomoak.
Baldintzak
.- Aholkularitza edo gestoria baten bitartez jardunez gero: gestoriak 001k ordezkari erroldan alta emanda egon behar du. Enpresa bat lehenengoz ordezkatzen badute edo ordezkaritza iraungitzeagatik berritu behar badute, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkarien erroldan izapidea egin ondoren, ordezkaritza berria izapidetzeko espedientea hasi beharko dute Ministerioaren egoitza elektronikoan.
.- Ordaindu gabeko zehapenik ez izatea.
.- Ibilgailuek ondorengo betekizunak bete behar dituzte:
1.- Ibilgailua –berezko trakzioduna eta Espainian matrikulatua– eduki behar da nahiz jabetzan, nahiz finantza errentamenduan nahiz errentamendu arruntean. Gainera, nolanahi ere, gehieneko masa baimenduak (GMB) 2 tona baino gehiago izan behar du gehienez 3,5 tona arte.
2.- Ibilgailuak JEZean alta emanda egotearen agiria (840): “salgaiak errepidez garraiatzeko” jarduera.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko agiriak
.- Tasaren ordainketa 24,76€ ibilgailuko). Eskatu ordainketa gutuna: https://egoitza.gipuzkoa.eus/WAS/CORP/WATTramiteakWEB/inicio.do?app=DT4
.- Ibilgailuen zirkulazio baimena(k).
.- Ibilgailuen fitxa tekniko osoa(k).
.- Errentan hartutako ibilgailua bada, errentamendu kontratua.
NAZIOARTEKO MDL BADA (MMA>2,5 TM), GAINERA, GAITASUN EKONOMIKOA BAIMENAREN IBILGAILU KOPURURA EGOKITU BEHARKO DA:
AHALMEN EKONOMIKOA
* Lehenengo ibilgailuarengatik: 1.800€
* Hurrengo ibilgailuengatik 2, 3, 4…:
. <2.500 Kg BGM – 0€
. 2.500 Kg eta 3.500 Kg arteko BGM– 900€ IBILGAILUKO
(*) Beste baimen bati atxikitako ibilgailu guztiak eskualdatuz gero: ibilgailuak eskualdatu izanari buruzko idatzia, datu hauek jasota: enpresa saltzailea, enpresa eroslea, eskualdatzen diren ibilgailuak eta baimenak, eta horiei uko egin izana (19,50€ ibilgailuko). IBILGAILUAK ESKUALDATU
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Eskaera eta dokumentazioa:
Gestión de autorizaciones de transporte interior | Sede Electrónica
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Legezko epea: bost hilabete.
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaARAUDIA
- Uztailaren 30eko 16/1987 Legea, Lurreko Garraioa Antolatzekoa, zeina aldatu egin baitzen uztailaren 4ko 9/2013 Legearen bidez. Legea, lehorreko garraioak antolatzeari buruzkoa,
- Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretua, Lurreko Garraioa Antolatzeko Legearen Erregelamendua onesten duena, zeina aldatua izan baitzen otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuaren bitartez. LGAE
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Ikus-onespena: bi urtean behin, urte bakoitietan (2023, 2025, e.a.). Eskabidea NANaren azken digituari dagokion hilean aurkeztuko da (urtarrila: 1, otsaila: 2, eta abar, abuztua: baliogabea, iraila: 8, urria:9, azaroa: 0) Birgaitzea: ikus-onespena atera behar zen hiletik urtebete bat igaro aurretik.
Informazio osagarria
Baimenen egoeraren kontsulta: