- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Basurdeek sortutako kalteen espedienteak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoan basurdeek sortutako kalteen espedienteak kudeatzea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaritza Nagusia
- Basa Animalien eta Landareen Zerbitzua
Nori zuzenduta
Nekazaritza ustiategien titularrak
Baldintzak
1- Aldez aurretik basurdeek sortutako kalteen parte eman izana.
Deklaratutako lursailetan basurdeak eragindako kalte bat gertatuz gero, kalte-ordainak lortzeko kalte hori jakinarazi beharko duzu ondorengo telefono hauetako batera deituz:
- Gipuzkoako Foru Aldundia: 943 000 420
- Gipuzkoako Ehiza Federakuntza: 943 474 642
- EHNE sindikatua: 943 654 281
- ENBA sindikatua: 943 650 123
Dei horren bidez espediente baten tramitazioari ekingo zaio, eta jakinarazitako kalteak egiaztatu eta baloratuko dira.
2- Ustiategiak 0,5 NLUko nekazaritza jarduera izan beharko du gutxienez eta lehentasuna emango zaie nekazaritza jarduera nagusia (ATP) direnei
HASIERA ETA ESKAERA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Sarbidea kalteen espedientera.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Tramitazio elektronikorako oharrak
Aplikazio informatikoarekin ahal izango da:
- Kaltetuak parte emandako kalteen espedientearen egoera jakitea.
- Espedientean proposatutako kalte balorazioa onartzea.
Bestelako tramitazio bideak
.
Zuzeneko arretarako bulegoak
Nekazaritza sindikatuak, Gipuzkoako Ehiza Federazioa eta Gipuzkoako Foru Aldundia
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Telefono bidez
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Eskaera telematikoki aurkeztu eta hilabete igaro baino lehen, Gipuzkoako Ehiza Federazioak ebazpen proposamena kaltetuari bidaliko dio.
Ebazpena jasotzen denetik 20 eguneko epean, kaltetuak adierazi beharko du ebazpen proposamenarekin ados dagoen ala ez; ados ez badago, proposamena ez onartzeko arrazoiak adieraziko ditu.
Kaltetuak proposamena onartzen badu, Gipuzkoako Ehiza Federazioak 15 eguneko gehieneko epean gauzatuko du ebazpen proposamena.
ARAUDIA
- 2/2011 LEGEA, martxoaren 17koa, Ehizarena.