TramitesServiciosPortlet TramitesServiciosPortlet


Errepideetan eta horietako babesguneetan jarduerak baimentzea

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Errepideen jabari publikoko gune eta babesguneetan jarduerak, lanak eta obrak egiteko baimenak ematea


Nork tramitatzen du

  • BIDE AZPIEGITURETAKO DPTUA.
  • Kudeaketa eta plangintza Zuzendaritza Nagusia
  • Plangintza eta Ustiapen Unitatea

Harremana

Harremanetarako telefonoa: 943112099



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

 Errepideetan jarduerak baimentzeko eskaera orria 


Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskatzailearen datuak
  • Egingo den obra, erabilera edo jarduera
  • Errepidea eta kilometroa
  • Iraupena gutxi gorabehera
  • Proiektua (behar baldin bada)
  • Beste agiri batzuk (kokapen planoa, egingo diren lanen plano deskriptiboa, Hirigintza Planeamenduaren antolamendu planoa, obretarako udal lizentzia, argazkiak eta abar).

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Bide Azpiegiturako Departamentuaren erregistro elektronikoa


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Pasahitza
  • Sinadura elektronikoa/ziurtagiri digitala

Tramitazio elektronikorako oharrak

Eskaera erregistro elektroniaren bidez bidali dezakezu, goian agertzen den formularioa erantsiz


Zuzeneko arretarako bulegoak

Bide Azpiegituretako Departamentuaren harrera bulego orokorra



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

EBAZPENA


Ebazteko gehienezko epea

Hiru hilabete eskabidea eta beharrezko dokumentazio osagarria aurkezten denetik


Administrazioaren isiltasuna

Ezestekoa

Honen bidez jakinarazten da

  • Jakinarazpena/posta-ziurtagiria


ARAUDIA


2006ko ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arau-emailea, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua onartzen duena. III. eta V Tituluak



INFORMAZIO OSAGARRIA


Oharrak

Administrazioaren isiltasuna denean, baimena ukatutzat joko da jarduera errepide edo bideko jabari publikoko guneetan egin nahi izanez gero. Gainerako kasu guztietan, onartutzat joko da. Jarduera sarbide bat irekitzeari edo berritzeari badagokio, beti ukatutzat joko da.