Tramites Servicios
Ondare erantzukizun espedienteak errepideetan jasandako kalteengatik
INFORMAZIO OROKORRA
Aurkezpen epea
Urte bat gertaera jazo zenetik edo kalte ondorioa azaleratu denetik. Pertsonengan kalte fisikoa edo psikikoa gertatuz gero, epea pertsona sendatzen denetik edo ondorioen neurria zehazten denetik hasten da kontatzen.Helburua
Ondare erantzukizun espedienteak kudeatzea kaltetuei kalte-ordaina emateko beren ondasun edo eskubideetan jasandako zauri edo kalteengatik, administrazioak bere betebeharretan izan duten ohiko edo ohiz kanpoko funtzionamendu dela medio. Administrazioak ez du erantzukizunik izango baldin eta ezinbesteko arrazoirik egon bada edo gertaeren erruduna kaltetua bera edo beste norbait izan bada.
Nork tramitatzen du
- BIDE AZPIEGITURETAKO DPTUA.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
- Erreklamazio idatzia, datu hauekin:
- Eskatzailearen izen-abizenak, NAN, helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.
- Kaltea zein egoeratan gertatu den azalpena.
- Ertzaintzaren edo Udaltzaingoaren txostenik edo atestaturik dagoen adierazi.
- Eskatutako kalte-ordainaren zenbatekoa zehaztu.
- Konponketaren faktura edo aurrekontua erantsi, baldin badago.
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Bide Azpiegiturako Departamentuaren erregistro elektronikoa
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Pasahitza
- Ziurtagiria eta B@KQ
Tramitazio elektronikorako oharrak
Eskaera erregistro elektroniaren bidez bidali dezakezu, goian agertzen den formularioa erantsiz
Zuzeneko arretarako bulegoak
Bide Azpiegituretako Departamentuaren Harrera Bulego Orokorra
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Sei hilabete prozedura hasten denetik
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
- 2006ko ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arau-emailea, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bateratua onartzen duena
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena