- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Foru Jauregira bisita gidatuak
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Foru Jauregira bisita egitea gida profesional baten laguntzaz eraikinaren ondare historiko eta artistikoa eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionamendu administratiboa ezagutzeko.
Nork tramitatzen du
- GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
- Administrazioaren Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia
- Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako Zerbitzua
Nori zuzenduta
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jauregia ezagutzeko interesa duten pertsona eta erakunde guztiak.
Baldintzak
Bisita dohainekoa da eta ordu eta erdi inguru irauten du.
Gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa da, eta gehienekoa 25.
Administrazioaren Berrikuntza eta Eraldaketako Zerbitzuak, jasotako eskaeren arabera bisitak osatuko ditu eta gutxieneko kopurura iritsi ezean edo gehieneko kopurua bete bada, eskatzaileari data berria proposatuko dio. Behar bereziak dituzten pertsonak badaude eskaeran hala adieraztea eskatzen dugu.
Bisitak euskaraz, gazteleraz, frantsesez ala ingelesez egin daitezke.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Bisita gidatua eskatzeko posta elektronikoa bidali behar da ondorengo datuekin:
Norbanakoak:
- Interesatuen izen-abizenak, NANa, e-maila eta telefonoa
- Bisitarako aukeratutako data (ikus behean data aukerak)
Hezkuntza zentroak (gutxienez eskaera bi hilabete lehenago egin behar da):
- Zentroaren izena eta helbidea
- Ikasleen maila
- Arduradunaren izen-abizenak, NANa, emaila eta telefonoa
- Ikasle bakoitzaren izen-abizenak eta NANa
- Bisitarako aukeratutako data (ikusi behean data-aukerak)
- Bisitarekin lortu nahi den helburua (interes akademikoa, historiko-artistikoa, kulturala, etab.)
Bisita birtuala
Jauregia bisitatu nahi baduzu, era birtualean egin dezakezu esteka honetan: Bisita birtualak.
Bisitak egiteko data aukerak:
- LH 5. eta 6. mailako zentroetako ikasleak eta DBH eta Batxilergo zentroak:
- Hilean behin, Batzar Nagusietako osoko bilkurako egunean, goizez (normalean hileko 1. edo 2. asteazkenean - ordutegi tartea 9:00tatik 13:00tara).
- Eskaera gutxienez 15 egun lehenago egin behar da.
- Beste ikaskuntza zentroak eta elkarteak (gutxieneko pertsona kopurua 10ekoa da eta taldeak aldez aurretik osatuta egon behar du):
- Hileko 3. ostegunean, arratsaldez (ordutegi tartea 17:00tatik 19:00tara).
Eskaera gutxienez 15 egun lehenago egin behar da.
- Hileko 3. ostegunean, arratsaldez (ordutegi tartea 17:00tatik 19:00tara).
- Norbanakoak (gutxieneko pertsona kopurua 8koa da):
- Hileko azken larunbatean, goizez (10:00etan gazteleraz eta 11:30tan euskaraz).
Eskaera gutxienez 15 egun lehenago egin behar da.
- Hileko azken larunbatean, goizez (10:00etan gazteleraz eta 11:30tan euskaraz).
Eskaera moduak
- Internet
Internet bidezko eskaera
Email bidez eskatuz: gipuzkoa@gipuzkoa.eus
Informazio gehiago behar izanez gero deitu telefono honetara: 943113960
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Autentifikaziorik gabe
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet