- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza: elkarteentzako deialdia 2026
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko erakundeek giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza defendatzeko eta hedatzeko proiektuak gauzatzea.
- Giza eskubideak ezagutu eta zabaltzeko programak, gizarte kohesioaren faktore gisa.
- Giza eskubideak (eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, eta solidaritate edo hirugarren belaunaldiko eskubideak) ongi ezartzen lagunduko duten programak
- Pertsona guztien parte-hartzea aukera berdintasunean sustatzeko programak kultura, gizarte eta politikako hainbat gunetan; bertan, aniztasunari helduko zaio giza eskubideen ikuspegitik eta diskriminazio ezaren printzipioari arreta berezia eskainiz.
- Aniztasuna gizarte kohesioa eta bizikidetza sustatzeko faktore gisa bultzatuko duten programak (hau da, ezaugarri hauen araberako aniztasuna: jatorria, etnia, kultura, hizkuntza, erlijioa, sexua, gaitasunak, sexu orientazioa edo beste hainbat arrazoi), eta hainbat kolektibo eta Gizarte talderen parte-hartze egokia bermatuko duten mekanismoak sortuko dituzten programak.
- Giza eskubideak eta aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzera bideratutako materialak sortzea (argitalpenak, ikus-entzunezko ekoizpenak, material didaktikoa,…). Gazteei zuzendutakoak bereziki baloratuko dira.
- Errefuxiatuen inguruan gaur egun nazioartean dagoen krisi egoera kontuan hartuta, gure gizartean errefuxiatuen giza eskubideen babesa eta sentsibilizazioa sustatuko dituzten programak Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
Nork tramitatzen du
- DIPUTATU NAGUSIA
- Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusia.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
INFORMAZIO OSAGARRIA
Informazio osagarria