Helburua
Diruz lagunduko diren jarduerak izango dira: gastronomiarekin zerikusia dutelarik interes turistiko nabarmena duten ekitaldien antolaketa, Gipuzkoatik kanpoko hedabideetan proiekzio handia badute eta lurralde historiko horretan egiten badira. Jarduera hauek ekitaldiak antolatzeko gastuak hartzen dituzte. Ekitaldi horiek eskualdeko eskaintza orokorraren barruan egon beharko dute. Inondik ere ez dira diruz lagundu daitezkeen gastuak izango langileen gastuak.
Interes turistiko nabarmena duten ekitaldiak izango dira: gastronomiarekin zerikusia duten ekitaldiak eta helburu gisa dutenak Gipuzkoako sukaldariak sustatzea, egile, tradizio nahiz miniatura sukaldaritzan.
Era berean, jatorri-deitura babestua (JDB) duten produktuen sustapenean zentratutako ekitaldiak ere aukeratu ahal izango dira, baldin eta ekitaldia egiten den udalerrian berariaz produktu horren zabalkundera eta ezagutzara zuzendutako eta jendearentzat irekitako ekipamendu bat badute (interpretazio-zentroa, museo gastronomikoa edo parekoak).
Nork tramitatzen du
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Internet bidezko eskaera
Informazio osagarria