- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Abereen lekualdatzea/mugitzea (LARRETOKIAK)
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Gipuzkoako herri onurako larretokietara espezie ezberdinetako abereak lekualdatzeko beharrezkoa den dokumentazioaren izapidea egitea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua
Nori zuzenduta
- Abeltzainak
Baldintzak
- Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiak edo tokiak REGA datu baseetan zuzen erregistratuta egon behar dute, dagokien espezieak edukitzeko moduan.
- Abereak egoki identifikatuta egon behar du eta Gipuzkoako dagokion erroldan izena emanda.
- Osasun kalifikazioa duen ustiategia izatea eta egin zaizkion froga edo kontrolen emaitzak aldekoak izatea (dagokionean).
- Garraiolaria eta garraio ibilgailua: SIRENTRAn abereak garraiatzeko baimenduta eta izena emanda egotea (dagokionean)
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Batere ez
Aurkeztu beharreko agiriak
- Batere ez
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Abereen lekualdatzea/mugitzea (LARRETOKIAK)
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Abereak lekualdatzeko agiriak aplikaziotik berehala eskuratu ahal izango dira (beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira)
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokioHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
ESTATUKO ARAUDIA
Orokorra:
2003ko apirilaren 24ko 8/2003 Legea, abere osasunari buruzkoa.
2007ko ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautzen dituena.
1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, Euskal Autonomi Elkarteko abere garraioa araupetzen duena.
Berezia:
Behiak:
- 1996ko abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretua, animalien gaitzak erauzteko programa nazionalak arautzen duena.
- 1998ko irailaren 18ko 1980/1998 Errege Dekretua, behi espezieko animalientzako identifikazio eta erregistro sistema ezartzen duena.
- 2000ko urriaren 13ko 1716/2000 Errege Dekretua, behi eta txerri espezieko animalientzako erkideen arteko mugimenduetan osasun baldintzak ezartzen duena.
Ardiak eta ahuntzak:
- 1996ko abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretua, animalien gaitzak erauzteko programa nazionalak arautzen duena.
- AGINDUA, 2014ko urriaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak ezartzen dituena.
Zaldiak:
- 2009ko urriaren 2ko 1515/2009 Errege Dekretua, zaldi-azienda identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Animaliak lekualdatu aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:
- Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiek ez dituzte animalien mugimenduak eragozten dituzten neurririk ezarrita eduki behar.
- Mugitu nahi diren abereek ez dituzte mugimenduak egitea eragozten dieten neurririk ezarrita eduki behar.
- Garraiobideak behar bezala desinfektatuta egon behar dute.(Dagokionean)