136 eredua. Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Hiru hilean behin, apiril, uztail, urri eta urtarrilaren lehen 25 egun naturalen barruan, urte naturaleko lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren hiruhilekotan kobratutatako sariengatik, hurrenez hurren.

Helburua

Loteria eta apustu jakin batzuetako sarien gaineko karga berezia autolikidatu eta ordaindu.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zuzeneko Zergak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

PFEZ-aren eta EEEZ-aren (establezimendu iraunkorrik gabe) zergadunak aurkeztu behar dute sariak jaso badute, salbuetsitako zenbatekoa (* )baino sari handiagoak badira eta ez badiete atxikipenik edo konturako sarrerarik egin.

(*) 2/2018 Foru Dekretu-Arauaren arabera, uztailaren 17koa, hurrengoak dira salbuetsita dauden kopuruak:
-   2.500 euro 2018/07/05 arte lortutako sarientzat.
- 10.000 euro 2018/07/05etik aurrera lortutako sarientzat.
- 20.000 euro 2019an lortutako sarientzat.
- 40.000 euro 2020/01/01etik aurrera lortutako sarientzat.


Baldintzak

Aurreko hiruhilekoan ondoren aipatzen diren sariak jasotzea:

Estatuko Loteria eta Apustuen Erakundeak edo autonomia erkidegoetako organo edo erakundeek antolatutako loteria eta apustuetako sariak, Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetan irabazitako sariak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalari baimendutako jokoen modalitateetan irabazitakoak.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batzuetan irabazteko asmorik gabe gizarte edo laguntza lanetan ari diren erakunde publikoek edo entitateek antolatzen dituzten loteria, apustu eta zozketetako sariak, baldin eta beraien helburuak aurreko puntuan azaldu diren erakundeenak bezalakoak badira.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

136 eredua (PDF)


Aurkeztu beharreko agiriak

Internet: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz.

Papera: 136 inprimakia bete eta Finantza entitate laguntzaileetan aurkeztearekin batera autolikidatutako kuota ordainduko da.


Eskaera moduak

  • Presentziala

Zuzeneko arretarako bulegoak

Finantza entitate laguntzaileak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Presentziala

ARAUDIA


451/2018 Foru Agindua, iraileko 24koa, «Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apustutan lortutako sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa» izeneko 136 eredua onartu, eta hura aurkeztu eta ordain tze ko erak eta epeak ezar tzen dituena.

2/2018 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 17koa, aldatzen duena Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Araua, zenbait loteria eta apustutan lortutako sarien gaineko karga bereziari dagokionez.