- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Desgaituentzako laguntza-txakurrak halakotzat aitortu eta identifikatzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
Desgaituentzako laguntza-txakurrak halakotzat nola aitortu eta identifikatuko diren eta txakur horiek halakotzat egiaztatzeko prozedura zein izango den, 2007ko ekainaren 29ko 10/2007 Legeak, ahalmen urrituentzako laguntza-txakurrei buruzkoak, 3.4 artikuluan eta baterakorretan xedatutakoa betez.
Nork tramitatzen du
- ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonen Arretako Zuzendaritza Nagusia
- Mendekotasuna eta Desgaitasuna duten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua
Nori zuzenduta
Laguntza txakurra duten pertsona desgaitasundunak
Baldintzak
Eskatzaileak:
- Gipuzkoan erroldatuta egotea.
- %33 edo gehiagoko desgaitasun maila aitortuta izatea.
- Laguntza txakurra edukitzea.
- Trebakuntza aski izatea laguntza txakurrak konpainia egin diezaion, lagundu diezaion eta gida dezan.
Txakurrak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) izena emanda egotea.
- Desgaituei konpainia egiteko, laguntzeko eta haiek gidatzeko eskatzen den trebakuntza izatea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
a) Nortasun agiriaren kopia edo, bestela, eskatzailearen nortasuna legez egiaztatzen duen beste edozein agiriarena.
b) Eskaera egunean Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea egiaztatzen duen ziurtagiria, egiazko bizilekua egiaztatzen duten agiriez gain.
c) Euskal Autonomia Erkidegoko Animaliak Identifikatzeko Erregistro Orokorrean (AIEO) erregistratuta dagoenaren ziurtagiria.
Pertsona batek Gizarte Politikako Departamentuari baimena ematen badio b) eta c) letretan zehaztutako baldintzen egiaztapena beste administrazio batzuetan eskuratzeko, hark ez du aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharrik izango.
d) Eskatzailearen argazki bat.
e) Txakurraren argazki bat.
f) Edo AEPA-Euskadi laguntza-txakurren elkartearen ziurtagiria, edo ONCEren itsu-txakurren fundazioarena (FOPG), edo Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortutako estatu edo nazioarteko beste erakunde batena, laguntza-txakurrak hazteko kaudimen onartua badu. Ziurtagiri horretan egiaztatu behar da, orobat, txakurrak jaso duela desgaituei konpainia egiteko, laguntzeko eta haiek gidatzeko eskatzen den trebakuntza, eta titular eskatzaileak baduela aski prestakuntza eta jakintzarik txakurrak konpainia egin diezaion, lagundu diezaion eta gida dezan.
g) Albaitari baten ziurtagiria, non egiaztatuko den legeak eskatutako baldintza higieniko eta sanitarioak betetzen direla.
h) Hirugarrengoek paira ditzaketen kalteei erantzuteko, erantzukizun zibileko poliza bat izenpetu izana egiaztatzen duen ziurtagiria.
i) Desgaitasun maila aitortzeko ziurtagiria.
Pertsona batek aitortua badu eskatzen den desgaitasun maila, eta aitorpen hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuan badago edo beste administrazioren bidez eskuratzeko baimena ematen bazaio, pertsona horrek ez du aurreko dokumentazioa aurkeztu beharko.
Eskaera moduak
- Presentziala
Zuzeneko arretarako bulegoak
Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentua. Zarategi pasealekua, 99. Txara II eraikina.
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Presentziala
EBAZPENA
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
ARAUDIA
- 10/2007 Legea, ekainaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko txakurrei buruzkoa
- 34/2014 Foru Dekretua, urriaren 21ekoa
- 2014ko azaroaren 13ko 879/2014 Foru Agindua, desgaituentzako laguntza-txakurrak erregistratzeko eskaera eta laguntza-txakurraren txartela egiteko eredu normalizatuak onartzekoa.