"Mugak" Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Bienalaren hirugarren edizioan parte hartzeko dirulagun

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Dirulaguntzak Euskadiko hirigintza diseinua eta arkitektura garaikidea sustatzeko eta hedatzeko, balio arkitektoniko aitortua duten hiri eraikinak edo espazioak barne, betiere "Mugak" Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienalaren hirugarren edizioan ezarritako hausnarketa, elkarrizketa eta eztabaida eremuen barruan. 
Diruz lagun daitezkeen jardueratzat hartzen dira honako hauek: 
Euskadiko hirigintza diseinuari eta arkitektura garaikideari buruzko aldi baterako dibulgazio erakusketak, espazioari dagokionez honako baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak: 
a) Formatu txikiko erakusketak, gehienez 130 m2-ko espazioa dutenak.
b) Formatu ertaineko erakusketak, gehienez 300 m2-ko espazioa dutenak. 
c) Formatu handiko erakusketak, hau da, 300 m2- tik gorako espazioa behar dutenak.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DPTUA.
  • Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza