Hirigintza-plangintzan eta hiri-eremuko jarduketen diseinuan eta garapenean genero-ikuspegia integratzeko dirulaguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Bi jarduketa-modalitate lagunduko dira diruz:

a) Hirigintza-plangintzan genero-ikuspegia txertatzeko azterlanak eta bestelako dokumentuak idaztetik eratorritako gastuak:

 - Azterlanak eta diagnostikoak.
 - Genero-ikuspegiarekin lerrokatutako hirigintza-ekintzak identifikatzen dituzten dokumentuak.
-  Hirigintza- eta/edo eraikuntza-ordenantza espezifikoak

b) Espazio publikoan, mugikortasuneko eta garraio publikoko ekipamenduetan eta azpiegituretan hiri-jarduerak gauzatzearen ondoriozko gastuak, haietarako sarbidea eta erabilera genero-berdintasunean eta segurtasunean bermatzeko.

- Hiri espazioko proiektuak idaztea eta/edo obrak edo instalazioak gauzatzea.

- Ekipamendu komunitarioko proiektuak idaztea eta/edo obrak edo instalazioak gauzatzea.

- Azpiegituretako proiektuak idaztea eta/edo obrak edo instalazioak gauzatzea.

Deialdiari dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindako gastu guztiak diruz lagundu ahal izango dira. Gastu horiek proposatutako dokumentuak idatzi, izapidetu eta argitaratzeari buruzkoak izango dira, bai eta aurreikusitako hiri-jarduketen garapen eta gauzatze materialari buruzkoak ere.


Nork tramitatzen du

  • MUGIKORTASUNEKO, TURISMOKO ETA LURRALDE ANTOLAKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusia

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza