763 Aitorpen-likidazioa. Joko jardueren gaineko zerga.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Azken hiruhilekoa bukatu eta hurrengo 25 egun naturaletan aurkeztu behar da eredua: urtarril, apiril, uztail eta urriaren 1etik 25era.

Helburua

Jokoari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak 48. artikuluaren 1. apartatuan jasotako joko jarduerak urtebeteko edo urte anitzeko izaeraz antolatzea edo egitea aitortzen da. Gipuzkoako Lurralde Historikoan joko modalitate bakoitzerako jokatutako diru kopuruen arabera, Lurralde horri dagokion kuota ordainduko da.

Zozketen eta lehiaketen joko modalitateetan, zerga Gipuzkoa ordainduko dute baimena duten edo horrelako jokoak antolatu edo egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek bakarrik, baldin eta zerga helbidea Gipuzkoan badute. Kasu horietan, portzentajea %100 izango da.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Baimen administratiboa duten edo Jokoari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 Legeak 48. artikuluaren 1. apartatuan jasotako joko jarduerak urtebeteko edo urte anitzeko izaeraz antolatu edo egiten dituzten pertsona fisikoak, juridikoak edo entitateak


Baldintzak

Jokoari buruzko maiatzaren 27ko 13/2011 legeak 48. artikuluaren 1. apartatuan jasotako urtebeteko edo urte anitzeko joko jarduerak ustiatzeko baimen administratiboa edukitzea edo baimenik gabe antolatzea edo egitea.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

2018ko HIRUHILEKO 763 EREDUKO AUTOLIKIDAZIOA BETETZEKO JARRAIBIDEAK:

Estatuaren 2018.urterako Aurrekontu Orokorrei buruzko 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak, 2018ko uztailaren 1etik aurrerako ondorioekin aldatu du jokoa arautzeko 2011ko maiatzaren 27ko 13/2011 Legearen 48. artikuluko 7. apartatua. 

Bakarrik 2018ko 3. hiru hilabeteko autolikidaziorako, Zergabidean dagoen 763 eredua erabiliko da eta 10, 15, 20, 25, 30, 35 laukietan 48.6 artikuluko b) letrako zerga oinarria jarriko da ( hau da, sarrera garbiak jarriko dira sarrera gordinen ordez)

763 eredua (PDF)


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

 Internetez: 2017ko ekitalditik ZergaBidea plataforma erabiliz eta 2016 eta aurreko ekitaldietarako Gipuzkoatarian sartuz, bertan dagoen formularioa betez.


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Tramitazio elektronikorako oharrak

Ereduan zehaztuko den kontuan helbideratuz egingo da ordainketa edo ordainketa pasabidea erabiliz, zeina aipatua baitator otsailaren 11ko 85/2009 Foru Aginduan.


Zuzeneko arretarako bulegoak

763 eredua paperean aurkeztezko aukera dago PDF betegarriaren bidez. Eredua bete eta gero, zerga bilketan laguntzeko baimenduak dauden entitate batean aurkeztu behar da eta zorra ere bertan ordaindu.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


13/2011 Legea, Jokoari buruzkoa.

7/2014 Legea, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23eko 12/2002 Legea aldatzekoa.

485/2018 FA, urriaren 15ekoa, joko jardueren gaineko zerga urtebeteko edo urte anitzeko jardueren kasuan autolikidatzeko erabili beharreko 763 eredua onartu, eta hura aurkezteko era, epea eta tokiak ezar tzen dituena (GAO, 2018/010/17) (PDF)