050 eredua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Suhiltzaile eta Larrialdi Zerbitzuak mantentzeko Tasa. Autolikidazioa.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Urte bakoitzeko ekainean zehar aurkeztu behar da eredu hau, suteen kontrako aseguru eta arrisku anitzeko polizengatik aurreko urtean bildutako primak.

Helburua

 Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateek eredu hau aurkeztu behar dute,  Donostiako udalerrian aseguratutako arriskuak direnean izan ezik.


    Nork tramitatzen du

    • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
    • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
    • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

    Nori zuzenduta

    Zerga honek kargatutako eragiketak egiten dituzten zergadunen ordezkoei (Gipuzkoan kokatutako ondasun higiezinetan sute arriskuak eta arrisku anitzeko polizak aseguratzen dituzten entitate edo sozietateei).



      HASIERA ETA ESKAERA


      Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

      050 eredua


      Eskaera moduak

      • Internet

      Internet bidezko eskaera

      050 eredua interneten bidez


      Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

      • Ziurtagiria eta B@KQ

      TRAMITAZIOA


      Eskaera moduak

      • Internet

      ARAUDIA


      2013ko abenduaren 13ko 8/2013 FORU ARAUA, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuak mantentzeko tasa arautzen duena.

      354/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren suhiltzaile eta larrialdi zerbitzuen mantentzeagatik ordaindu beharreko tasa autolikidatzeko 050 eredua onartzen duena.



      INFORMAZIO OSAGARRIA


      Informazio osagarria

      Aurkezteko epea

      Urte bakoitzeko ekainean zehar aurkeztu behar da.