587 eredua. Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa.

INFORMAZIO OROKORRA


Aurkezpen epea

Lauhilero.Sortzapenak gertatu diren lauhilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.

Helburua

Berotegi efektuko gas fluordunak fabrikatu, inportatu edo Europar Batasunaren barruan eskuratzen dituztenak nahiz zergari lotutako salmentak edo entregak edo autokontsumo eragiketak egiten dituzten enpresari birsaltzaileak  eredu hau aurkeztu behar dute, baita zergaldietako kuota zero denean ere.


Nork tramitatzen du

  • OGASUN ETA FINANTZA DEPARTAMENTUA
  • Zerga Kudeaketako Zuzendariordetza Nagusia
  • Zeharkako Zerg., Eskualdaketen gaineko Zerg. eta Ingurumen Tributuak Kudeatzeko Zerbitzua

Nori zuzenduta

Zerga honek kargatutako eragiketak egiten dituzten zergadunak.



HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

587 eredua


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

587 eredua interneten bidez


Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Ordaintzekoak: Finantza entitate laguntzaileak

Gainerakoak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia), entitate laguntzaileak eta Herritarren arretarako bulegoak.



TRAMITAZIOA


Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA


308/2014 Foru Agindua, maiatzaren 14koa, 583 eredua, "Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak" eta 587 eredua, "Berotegi efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa eta ordainketa zatikatuak" onartu, eta haiek aurkezteko erak eta prozedurak arautzen dituena.