Herritarren datuen foru errolda

INFORMAZIO OROKORRA

Helburua

Zure identifikazio datuak edo harremanetarako datuak eta aukerak Herritarren Datuen Foru Erroldan alta ematea, kontsultatzea edo eguneratzea, xede jakin honetarako bakarrik: inprimakiak betetzerakoan eta, oro har, zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzerakoan Foru Aldundiaren proaktibitatea bultzatzeko.

Nork tramitatzen du

  • GOBERNANTZA DEPARTAMENTUA
  • Administrazioaren Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia
  • Administrazioaren Berrikuntzako eta Eraldaketako Zerbitzua

Nori zuzenduta

Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak, Foru Aldundiarekin harremanak dituztenak edo izan ditzaketenak.


HASIERA ETA ESKAERA

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Eskaera formularioa

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

Internet bidezko eskaera

Sakatu zure datuak alta emateko, kontsultatzeko edo eguneratzeko

Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa

  • Ziurtagiria eta B@KQ

Zuzeneko arretarako bulegoak

Arretarako bulegoen zerrenda


TRAMITAZIOA

Eskaera moduak

  • Internet
  • Presentziala

ARAUDIA

Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzeko irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretua (21.3 artikulua)


INFORMAZIO OSAGARRIA

Oharrak

Zerga eremuari dagozkion identifikazio eta harremanetarako datuak aldatu nahi badituzu, Zergapekoen Erroldari dagokion 030 eredua bete behar duzu; edo 036 eredua, Zentsu Aitorpenari dagokiona, jarduera ekonomikoa, enpresariala edo profesionala egiten baduzu.

Informazio osagarria

Foru Aldundiarekin harreman batean herritarrari berariazko baimena eskatu ahal izango zaio bere datu pertsonalak eta harremanetarako datuak Herritarren Datuen Foru Erroldan sartzeko.