Trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpena eta eraginkortasuna eta energia berriztagarriak bultzatzeko dirulaguntzak

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Oinarri hauen xedea da dirulaguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, toki-erakunde txikiei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei,  azterketak, planak eta proiektuak egin ditzaten, helburu dutelarik trantsizio energetikoaren eta klima-aldaketaren plangintza, aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera sustatzea. Zehazki, aurrekoaren markoan, diruz lagungarri izango dira:

A. Trantsizio energetikoari eta klima-aldaketari buruzko planak eta azterketak:

A.1. Orokorrak.

  • 1/2024 Legean, otsailaren 8koa, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketarena, xedatutakoa jasotzen dituzten udal mailako klima- eta energia-planak.
  • 4/2019 Legean, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa, eta 254/2020 Dekretuan, azaroaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoa, xedatutakoa jasotzen dituzten energia-jarduketen planak.
  • Hirigintza-plangintzaren jasangarritasun energetikoari buruzko azterketak.
  • Mugikortasun eta garraio publikoko udal planak eta emisio gutxiko udal eremuak ezartzeari lotutakoak.
  • Pobrezia eta zaurgarritasun energetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.

A.2. Aurrezpen eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera.

  • Sektore publikoan, eraikin publikoen, ibilgailuen eta instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko auditoriak, azterlanak eta planak.
  • Bizitegi-auzoetan, industrialdeetan, landa guneetan eta abarretan, energia eraginkortasuna hobetzeko planak eta azterketak.  
  • Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketak.
  • Energia berriztagarrietan eta hondar-beroan oinarritutako instalazioak gauzatzeko proiektuak idaztea.
  • Eraikin publikoetan energia berriztagarrien instalazioak jartzeko bideragarritasun azterketak.
  • Eraikin eta instalazioen kontsumoak kontrolatzeko sistemak.

B. Proiektuak eta inbertsioak egitea energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea eta zaharberritzea:

  • Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak.
  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoak eta instalazio eolikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak, eraikin eta instalazio publikoen autokontsumorako.
  • Biomasa, geotermia, aerotermia eta hondar beroa energetikoki ustiatzeko instalazioak. Halaber, aurrez adierazitako energia iturriak erabiltzen dituzten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira.
  • Energia Aurrezteko Eraikuntza Kode Teknikoaren (aurrerantzean EKT) Oinarrizko Dokumentuaren HE 4 atalean zehaztutako parametroak betetzen dituzten bero-ponpak, energia berriztagarria hornitzen dutela pentsa baitaiteke.

Nork tramitatzen du

  • JASANGARRITASUN DEPARTAMENTUA
  • Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia
  • Trantsizio Ekologikoko Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza