Helburua
Egoitza unitate soziosanitario bat ekipamendu espezifiko bat da, baliabide materialak eta giza baliabideak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak), gerontologia zentro bat baino gehiago dena. Ekipamendu ireki bat da, non behar sozial eta sanitarioak dituzten pertsonak bizi baitira, besteekin batera, eta jarduerak partekatzen baitituzte. Antzekoak dira antolaketa eta bizi estiloa hemen eta gerontologia zentro batean. Zentroen direktorioa kontsultatu (BEHAGI) |
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Aldi baterako eta zentro berean arreta sanitarioa eta sozial integratuak behar dituzten pertsonak. Arreta maila hori baliabide sanitarioaren eta baliabide sozialaren erdibideko bat da. |
Baldintzak
1.- Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
2.- OTI (Osasun Txartel Indibiduala) izatea.
3.- Baliabiderako pertsona gaitzat hartua izatea Gizarte Politikako Departamentuak eta Osasun Sailak ezarritako irizpideen arabera.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Aurkeztu beharreko agiriak
Eskatzailea legezko gaigabetua baldin bada:
- Baimen judiziala.
- Tutorearen NA.
Eskaera moduak
Zuzeneko arretarako bulegoak
Osakidetza / Servicio Vasco de Salud (Ospitaleko UGS -Unidad de Gestión Sanitaria)
Eskaera moduak
Ebazteko gehienezko epea
3 hilabete
Administrazioaren isiltasuna
EzestekoaHonen bidez jakinarazten da
15/2015 FORU DEKRETUA, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
2016ko maiatzaren 24ko 12/2016 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatzen baita 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa. (GAO 116 zka. 2015/0622koa).
21/2022 Foru Dekretua, abenduaren 13koa, zerbitzuen erabiltzaileen gehieneko ekarpen ekonomikoak onartzen dituena eta aldatzen duena ekainaren 2ko 15/2015 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
Oharrak
Egoitza soziosanitarioetako egonaldiak osasun sistemako edo gizarte sistemako profesionalek sustatu ditzakete, interesatua ados egonez gero (edo legezko ordezkaria edo egitatezko zaintzailea).
Informazio osagarria
Nola kalkulatzen da ordaindu beharrekoa.