Aurkezpen epea
Hilero. Sortzapenak gertatu diren hilabetea amaitu ondorengo hilabetearen lehen hogeita bost egun naturalen barruan.Helburua
Gordailuzain baimenduek besteren kontura egindako eragiketak, elektrizitatearen gaineko zergan izan ezik, aitortzen dira.
Nork tramitatzen du
Nori zuzenduta
Eragiketak besteren kontura egiten dituzten Gordailuzain baimenduei, elektrizitatearen gaineko zergan izan ezik.
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
Eskaera moduak
Internet bidezko eskaera
2017ko eta hurrengo ekitaldietarako aurkezpenak ZergaBidea plataformatik egin behar dira.
Jarraian, 2016ko eta aurreko ekitaldietako aurkezpenak egin daitezke, Gipuzkoataria bete daitekeen pdf artxiboa bidaliz.
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
Zuzeneko arretarako bulegoak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko Zeharkako Zergen Zerbitzua (Errotaburu Pasealekua 2, 20018 - Donostia).
Eskaera moduak
20/1998 Foru Dekretua, martxoaren 3koa, Gipuzkoako lurralde historikoaren zerga araudia Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legearen xedapenetara egokitzen duena.
Zerga Berezien Erregelamenduari buruzko uztailaren 7ko 1165/1995 Errege Dekretua.
540/2013 Foru Agindua, ekainaren 6koa, <<Fabrikazio zerga bereziak. Jasanarazitako kuoten aitorpen informatiboa>> izeneko 548 eredua onartzen duena.