Eraldaketa digitalerako eta modernizazio teknologikorako dirulaguntzak (4. lerroa)

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Deskribapena eta kontzetuak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan gizarte zerbitzuen eremuan diharduten irabazi asmorik gabeko gizarte ekimeneko entitate pribatuen eraldaketa digitala eta modernizazio teknologikoa dira dirulaguntzen xedea.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak:

  1. Erakundeen eraldaketa digitala eta/edo modernizazio teknologikoa lortzeko azterlanak edo antzekoak egitea.
  2. Elkarteko kideen prestakuntza ekintzak, eraldaketa digitalerako eta modernizazio teknologikorako, elkarteek garatutako esku hartze soziala errazteko.
  3. Gailu digitalak erostea, hala nola ordenagailu eramangarriak edo mahai gainekoak, telebista, bozgorailuak eta telefono adimendunak, tabletak, inprimagailuak eta beste.
  4. Programak, aplikazioak eta lizentziak eskuratu eta mantentzea, eta elkarteak egindako esku hartzearekin, komunikazioarekin, kudeaketarekin eta segurtasunarekin zerikusia duten web orriak eta aplikazioak diseinatzea eta garatzea. Aldi berean, diruz lagundu ahal izango dira irisgarritasuna hobetzeko eta ingurune digitaleko erabilgarritasuna hobetzeko jarduerak.

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoak:

(*) Azterlanak eta prestakuntza ekintzak kontratatzeko dirulaguntzak diruz lagundu daitekeen jardueraren kostuaren % 100era irits daitezke.

(*) Hirugarren atalean deskribatutako gailu digitalak eskurateko laguntzak diruz lagundu daitekeen jarduketaren kostuaren % 100era irits daitezke, baina ezin izango dira gainditu jarraian adierazitako zenbatekoak:

  • Ordenagailu eramangarria edo mahai gaineko ordenagailua, telefonoak, telebistak eta bozgorailu adimenduak edo antzekoak: 800,00 €
  • Inprimagailua: 600,00 €
  • Laugarren atalean xedatutakoa eskuratu eta mantentzeko laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu diruz lagundu daitekeen gastuaren oinarriaren % 80.

Gehienez ere 6.000,00 € emango dira eskabide bakoitzeko.


Nork tramitatzen du

  • ZAINKETETAKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA
  • Plangintzako, Inbertsioetako, Ikuskapeneko eta Prestazio Ekonomikoetako Zuzendaritza Nagu.
  • Ikuskapen eta Inbertsio Zerbitzua

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza