- Egoitza elektronikoa
- Tramiteak
- Tramiteen zerrenda
Abereak (zaldi, asto eta mandoak) lekualdatzea/mugitzea
INFORMAZIO OROKORRA
Helburua
EAE-an eta Estatuaren barruan zaldi, asto eta mandoak lekualdatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eskatzea.
Nahi izanez gero, lekualdatzen diren abereak Zaldien Erroldan bajan ematea.
Nork tramitatzen du
- LURRALDE OREKA BERDEKO DEPARTAMENTUA
- Nekazaritzako eta Lurralde Orekako Zuzendaritza Nagusia
- Laguntzen eta Erregistroen Zerbitzua
Nori zuzenduta
- Abeltzainak
Baldintzak
- Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiak edo tokiak REGA-MARM datu baseetan zuzen erregistratuta egon behar dute, zaldi aziendak edukitzeko moduan.
- Abereak egoki identifikatuta egon behar du eta Gipuzkoako Zaldi Azienda erroldan izena emanda.
- Garraiolaria eta garraio ibilgailua: SIRENTRAn abereak garraiatzeko baimenduta eta izena emanda egotea.
HASIERA ETA ESKAERA
Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak
- Batere ez
Aurkeztu beharreko agiriak
- Batere ez
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
Internet bidezko eskaera
Sakatu tramitazioa hasteko:
Tramitazio elektronikorako beharrezko identifikazioa
- Ziurtagiria eta B@KQ
Zuzeneko arretarako bulegoak
- Eskualdeko Nekazaritza Bulegoak
- Baimendutako albaitarien bidez
TRAMITAZIOA
Eskaera moduak
- Internet
- Presentziala
EBAZPENA
Ebazteko gehienezko epea
Abereak lekualdatzeko agiriak aplikaziotik berehala eskuratu al izango dira (beharrezkoak diren baldintzak betetzen badira).
Administrazioaren isiltasuna
Ez dagokioHonen bidez jakinarazten da
- Jakinarazpena/posta-ziurtagiria
- Jakinarazpen elektronikoa
ARAUDIA
* Espezifikoa:
- 2009ko urriaren 2ko 1515/2009 Errege Dekretua, zaldi-azienda identifikatzeko eta erregistratzeko sistema ezartzen duena.
* Orokorra:
- 2003ko apirilaren 24ko 8/2003 Legea, abere osasunari buruzkoa.
- 2007ko ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretua, abereen mugimenduen erregistro orokorra eta abereak banaka identifikatzeko erregistro orokorra ezarri eta arautzen dituena.
- 1990eko abuztuaren 31ko 226/1990 Dekretua, Euskadiko Autonomia Elkarteko Abere Garraioa araupetzen duena.
- 1991ko otsailaren 15eko Agindua, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartetik irten eta beste Autonomi Elkarteetara doazen abere-garraioak arautzen dituena.
- 1994ko irailaren 16ko 1881/1994 Errege Dekretua, Europako Erkidego barneko trukeetan eta hirugarren estatu batzuetatik iritsitako animalien, espermaren, obuluen eta enbrioien inportazioetan aplikatu daitezkeen osasun-poliziako baldintzak ezarri dituena -betiere, baldintza hauei dagokienez, 1992ko urriaren 30eko 1316/1992 Errege Dekretuaren A eranskinaren 1. atalean jasotako xedapenak bete behar ez badituzte-.
INFORMAZIO OSAGARRIA
Oharrak
Animaliak lekualdatu aurretik hurrengo jarraibideak kontuan izan behar dira:
- Garraiatzen den bitartean Zaldi azienda identifikatzeko dokumentua aberearekin batera eraman beharko da.
- Jatorrizko eta hartzaile diren ustiategiek ez dute animalien mugimenduak eragozten dituzten neurririk ezarrita eduki behar.
- Mugitu nahi diren abereek ez dute mugimenduak egitea eragozten dieten neurririk ezarrita eduki behar.
- Garraiobideak behar bezala desinfektatuta egon behar dute.
- Eskakizuna egitean lekualdatuko diren abereak Zaldien Erroldan bajan eman nahi diren edo ez zehaztu beharko da.
- Abereak hiltegi batera eraman nahi badira, “Elikakateari buruzko informazioa – Aitorpena” agiriarekin eraman beharko dira.