Oroimen Historikoa. 2022ko deialdia. UDALAK

INFORMAZIO OROKORRA


Helburua

Diru laguntza hauen xedea da memoria historikoa berreskuratzearen alorrean Gipuzkoan edo Gipuzkoako jendeak jasandako gertaeren oroimena berreskuratzea, egia ezagutu eta aitortzea helburu duten proiektuak egitea.

Diru laguntza eskaerak honako jarduera hauetako bati edo batzuei egokitu beharko zaizkie:

a) Egia ezagutzeko eta dokumentatzeko ekimenak zein ikerketak.
b) Gertaeren eta pertsonen aintzatespen eta oroimen ekimenak, emakumezkoen papera aintzat hartuta bereziki.
c) Argitalpenak eta ikus-entzunezko ekoizpenak.
d) Gazteei zuzendutako programa hezitzaileak, prestakuntzakoak eta oroimen historikoa transmititzekoak.
e) Sentsibilizazio eta zabalkunde kanpainak.

Behar bezala egiaztatutako kasuetan izan ezik, ez zaie diru laguntzarik emango dagoeneko nahikoa ikertutako gaia duten proiektuei edo, Zuzendaritza Nagusiaren ustez, nahikoa interes edo zehaztasun historikorik ez duten proiektuei.

Proiektu guztiek bat egin behar dute nazioarteko gomendio eta protokoloekin, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Komisarioaren Bulegoaren 2005/35 Ebazpenean ezarritako egia, justizia eta erreparazio printzipioei jarraituz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak memoria inklusiboa eta demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa du. Egia ezagutzea eta transmititzeko erantzukizun honetan, Memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.

Udal, edo udal elkarte bakoitzak proiektu bat aurkez dezake gehienez.

Diruz lagunduko dira deialdiko urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduketak.


Nork tramitatzen du

  • DIPUTATU NAGUSIA
  • Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusia.

HASIERA ETA ESKAERA


Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak

Agiri eta ereduetara sarrera


Internet bidezko eskaera

Sakatu izapidetzara joateko



INFORMAZIO OSAGARRIA


Informazio osagarria

Informazio zehatza